Gaztela eta Leongo Junta
Gaztela eta Leongo Junta edo ofizialki Junta de Castilla y León) Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan botere betearazlea jarduten duen erakundea da, 1983 urtean sortu zen eta 1978tik 1983ra arte egon zen Gaztela eta Leongo Kontseilu Nagusia izeneko erakunde aurreautonomikoa ordezkatu zuen. Gobernuaren burua presidentea da, egun Juan Vicente Herrera popularra da.
Autonomia Estatutuaren erreformaren proposamena, besteak beste, autonomia erkidegoko gobernuari dagokio.
Presidenteak
Izena | Hasiera | Bukaera | Alderdia |
---|---|---|---|
Demetrio Madrid | 1983 | 1986 | PSOE |
José Constantino Nalda | 1986 | 1987 | PSOE |
José María Aznar | 1987 | 1989 | Alianza Popular |
Jesús María Posada | 1989 | 1991 | PP |
Juan José Lucas | 1991 | 2001 | PP |
Juan Vicente Herrera | 2001 | Karguan | PP |