José María Aznar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José María Aznar
José María Aznar

1996 – 2004
Monarka Joan Karlos I.a
Aurrekoa Felipe González
Ondorengoa José Luis Rodríguez Zapatero

Escudo de Castilla y León (institucional).svg
Gaztela eta Leongo 3. Presidentea
1987 – 1989
Aurrekoa José Constantino Nalda
Ondorengoa Jesús Posada

Jaiotza 1953ko otsailaren 25a
Madril, Espainia
Alderdi Politikoa PP
Ezkontidea Ana Botella

José María Alfredo Aznar López (Madril, Espainia, 1953ko otsailaren 25) espainiar politikaria izan da, eta Trantsizioaz geroztik Espainiak izan duen 4. presidentea. 1996-2004 bitartean, Alderdi Popularreko (PP) buru zela, Espainiako gobernua gidatu zuen. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiak politikarekin lotura sendoak izan ditu. Manuel Aznar Zubigarai aitonak, Nafarroan, Etxalarren hain zuzen ere, lehendabiziko Batzokia paratu zuen, baina geroago Francisco Francoren alde jo. Manuel Aznar Azedo aita Francoren armadako propagandagilea eta kazetaria izan zen. Ana Botella emaztea ere Alderdi Popularreko kidea da, egun Madrilgo zinegotzia.

Jose María Aznarrek zuzenbide ikasketak 1975ean bukatu zituen Madrilgo Complutense unibertsitatean. Hogeita hiru urte zituelarik, zerga-ikuskatzailea izateko lehiaketa gainditu zuen.

Politikan, 1979an Aliantza Popular (AP) alderdian sartu zen. 1982an eta 1986an diputatu hautatu zuten eta, hurrengo urtean, Gaztela-Leongo presidente bihurtu zen (1987-1989). 1990ean, Manuel Fragaren babespean, Alderdi Popularreko buru izendatu zuten.

1993ko hauteskunde orokorretan, Felipe Gonzálezen PSOEk garaitu zuen, boto gutxirengatik bazen ere. 1995ean, ETAk bonba bat eztandarazi zuen Aznarren autoaren ondoan, zauririk eragin gabe.

1996ko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan zen Alderdi Popularra. CiU, EAJ eta Kanariar Koalizioaren laguntzarekin Aznarrek gobernua osatu zuen. 2000ko hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu zuen. 2004etarako ez zen aurkeztu, Mariano Rajoy ondorengo izendatuta. Harez geroztik, ez dabil politikagintzan, Alderdi Popularrak Ohorezko Presidente titulua eman badio ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María Aznar Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
José María Aznar