Geoda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Geoda bat

Geoda barrunbe harritsu bat da, ohi itxia, non bertaraino, lurrazpiko uretan disolbaturik eramandako mineralak kristalizatu diren. Kristal hauek, tamaina handikoak izaten dira, euren eraketan jasan behar izan duten presio urriagatik. Kristalizazio prozesua, geruzatan gertatzen da, barrunbearen hormatan, eta, beraz, geoda hutsak ere aurki daitezke.

Lur karstikoetan, igeltsu natural metaketetan eratutakoetan bezala, urak harria disolbatzen du. Hauen kristalak, oso txikiak dira, presio handia jasan behar izan dutelako, eta, eratutako barrunbeetan, material berbera birkristalizatu daiteke, baina, oraingoan, inguruko arrokan aurkitzen direnak baino kristal handiagoekin.

Geoda bezala, bere barnean beste mineral batzuk hazi diren harri hutsak ere ezagutzen dira.

Pulpiko geoda erraldoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko geodarik handienetako bat Pulpin dago. 9 metroko luzera, 2 metroko zabalera eta 1 eta 2 metro arteko altuera duen geoda erraldoi bat da. Igeltsu kristalek osatzen dute. Kristal horietako batzuk metro 1era hel daitezke Geoda hau 1999an aurkitua izan zen, Pilar de Jaravia izena duen Pulpiko herrixka batetako bertan behera utzitako meatze batean. Egun, 2008an, aipaturiko Almeriako probintziako herriko Udaletxeak eta Andaluziako Gobernuko hainbat kontseilaritzek martxan dute naturako mirari honen ustiaketa turistikoari buruzko egitasmo bat. Beste geoda asko Karst Sorbaseko Igeltsuetan izeneko karstean ikus daitezke, hau ere Almerian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Geoda Aldatu lotura Wikidatan