Ginkana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ginkana[1], ingelesezko gym edo gymnastics (euskaraz, gimnastika) eta hindizko khana (euskaraz, bilera) hitzetatik, taldeka burutzen den haur jolas bat da. Euskal Herriko herrietako jaietan eta aisialdiko taldeetan sarri jolasten da ginkana.

Ginkana bat burutzeko lagun kopurua 20-40 lagunekoa izaten da. Begirale moduan pertsona batzuk aritzea gomendatzen da. Jokalariak talde batzuetan banatu ondoren, aldi bakoitzean froga, zeregin eta jolas ezberdinak proposatzen zaizkie parte hartzaileei era ordenatuan (adibidez, Zenbat leiho ditu udaletxeak? galderari zuzen erantzun beharra, begiraleek ezkutaturiko objektu bat aurkitzea, kale jakin bat aurkitzea, alkandora gorria jantzita duen pertsona bat ekartzea, herriko plazan kanta bat abestea, toki jakin batean dagoen begirale batek emango duen pasahitza esatea, ...). Zeregin guztiak burutzen dituen lehenengo taldeak irabazten du ginkana.

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaraz jinkana ahoskatzen da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ginkana Aldatu lotura Wikidatan