Gisela Gaytán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gisela Gaytán
Bizitza
JaiotzaCelaya1986ko apirilaren 6a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaSan Miguel Octopan, Guanajuato (en) Itzuli2024ko apirilaren 1a (37 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversidad La Salle (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bertha Gisela Gaytán Gutiérrez (Celaya, 1986ko apirilaren 6a – San Miguel Octopan, 2024ko apirilaren 1a) mexikar politikaria izan zen[1][2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gisela Gaytán Guanajuato estatuko Celaya hirian jaio zen 1986ko apirilaren 6an[1] eta Benito Juárez auzoan hazi zen[3]. Justizia Administratiboa ikasi zuen Lasallista Benavente Unibertsitatean eta gero Udal Kontuhartzailetzan lan egin zuen[4].

Hil baino zortzi urte lehenago politikan sartu zen, lehenik Alderdi Iraultzaile Instituzionalean eta gero Morena alderdian. 2024ko apirilaren 1ean tiroz hil zuten Celayako udal hauteskunde kanpainako lehen agerraldian[5]. Hilketaren ostean, Guanajuatoko gobernadore izateko hiru hautagai ofizialek, Alma Alcaraz Hernándezek, Libia Dennise Garcíak eta Yulma Rocha Aguilarrek hauteskunde kanpainako jarduerak eteten zutela jakinarazi zuten[6]. Andrés Manuel López Obrador Mexikoko presidenteak doluminak adierazi zituen[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Cruz, Nadia. «¿Quién fue Gisela Gaytán? La candidata de Morena asesinada en su primer mitin de campaña en Celaya, Guanajuato» SDP Noticias 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Asesinan a Gisela Gaytán, candidata de Morena a la alcaldía de Celaya, en el central estado mexicano de Guanajuato» Univisión 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Quién era Gisela Gaytán, la candidata de Morena que fue asesinada en Celaya, Guanajuato?» Milenio 2024-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Quién era Gisela Gaytán, la candidata asesinada en un mitin en Celaya» Telediario 2024-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Asesinan en un mitin a Gisela Gaytán, candidata de Morena a la alcaldía de Celaya, en México» El Comercio 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  6. (Gaztelaniaz) Martinez, Rubi. «Candidatas a la gubernatura de Guanajuato suspenden actos de campaña tras asesinato de Gisela Gaytán» Infobae 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  7. (Gaztelaniaz) «AMLO asegura que es un ‘día triste’ tras el asesinado de candidata de Morena en Guanajuato» Forbes 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.