Gitarra elektriko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gitarra elektrikoak

Gitarra elektrikoa metalezko harien dardara soinu-seinale elektrikoa bihurtzen duen gitarra da. Prozesu hau pastillen bidez gauzatzen da, gitarraren gorputzean muntatutako transduktoreak. Gitarra elektrikoak seinale elektriko arrunt bat sortzen duenez, erraza da bere aldakuntza eta tratamendua. Gainera, seinale elektriko hura ahula da, eta horregatik anplifikazioa behar du bozgorailu batera iritsi baino lehen.

1930eko hamarkadaren hasieran du bere jatorria. Izan ere, musika modernoa osatzen ari ziren instrumentuen artean gitarra arruntak ez zuen berez bere burua entzungai egiteko gaitasuna; ozentasun berri bat behar zuen, hain zuzen ere anplifikazioaren bidez lortu zuena. Hortik aurrera, gitarra elektrikoa herri musikaren barnean instrumenturik garrantzizkoenetako bat izan da, eta musika mota askoren sorrera eragin du bere soinu eskaintza itzelari esker.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gitarra elektriko Aldatu lotura Wikidatan