Soinu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Soinua edo hotsa objektu baten bibrazioek eragindako uhinek entzumen sisteman sortzen duten kitzikadura da.

Soinuaren parametro fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uhin luzera: Uhin baten tamaina zehazten du. Uhin sinusoidaletan piko baten eta hurrengoaren arteko distantzia da, uhinak bidaiatzen duen norabidean neurtuta.
  • Frekuentzia: Ziklo kopurua denbora batean. Hertziotan (Hz, ziklo/segundo) neurtzen da.
  • Periodoa: errepikatze diren fenomenoetan ziklo osoa gertatzeko behar izaten den denbora.
  • Anplitudea: soinu batek daraman energia kantitatea.
  • Fasea
  • Potentzia
  • Maiztasuna:dardara-higiduran nahiz uhin-higidura segundoko gertatzen diren dardara nahiz uhin kopurua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakia 20 Hz - 20 kHz tarteko frekuentziako soinuak entzuteko gai da. Soinuaren abiadura airean 340 m/s ingurukoa da. Likidoetan handiago (uretan 1500 m/s) eta solidoetan handiago (burdinan 5000 m/s).

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Soinuaren hedapena»

Soinua, gorputz baten bibrazio-higiduragatik sortu eta ingurune fisiko batean uhin elastiko gisa hedatzen da. Gizakiarentzat entzungarria den soinua, bere entzumen-organoek aireko presioaren oszilazioak aditu eta ondoren garunak hautematen dituen soinu-uhinak sortzean datza. Soinuaren hedapenak, fluidoetan, presioaren gorabeheren forma hartzen du. Gorputz solidoetan, soinuaren hedapenak ingurunearen tentsio-egoeran aldaketak dakartza. Soinuaren hedapenak materia-garraio gabeko energia-garraioa dakar, materia solido, likido edo gaseosoan zehar hedatzen diren uhin mekaniko gisa. Bibrazioak soinuaren hedapenaren norabide berean gertatzen direnez, jatorri-puntutik lerro zuzenean transmititzen den luzetarako uhina da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Soinu Aldatu lotura Wikidatan