Gloria Estefan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gloria Estefan.

Gloria Estefan (Habana, Kuba, 1957) abeslaria da. Jatorriz kubatarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. 1960an, Miamira aldatu eta musika ikasten hasi zen. 1980ko hamarraldian lortu zuen ospea, Miami Sound Machine taldeko abeslari gisa, baina bakarka egindako lanarengatik da, batez ere, ezaguna. 1989an grabatu zuen bakarkako lehen diskoa, eta harrezkero grabatutakoekin hainbat sari irabazi ditu; Zazpi Grammy sari irabazi ditu orain arte. Dinamismo handiko interpretea da; gaztelaniaz eta ingelesez abesten du, eta bere lanetan erritmo latinoak eta Estatu Batuetako pop musikakoak bateratzen ditu.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gloria Estefan Aldatu lotura Wikidatan