Habana

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Habana

Habana
Izen ofiziala Ciudad de la Habana
Izen arrunta
Historikoa
La Habana
San Cristobal de la Habana
Probintzia Habanako probintzia
Herritarra Habanatar
Koordenatuak

23°8′N 82°23′W / 23.133, -82.383 (Habana)Erioll world.svg Koordenatuak: 23°8′N 82°23′W / 23.133, -82.383 (Habana)

LocationHavana.png

Eremua 721,01 km2
Garaiera 15 m.
Ordu eremua UTC-5 (udan -4)
Biztanleria 2.201.610 bizt (2002)
Dentsitatea 3.053,51 bizt/km²
Sorrera 1515

Habana Kubako hiriburua da eta Karibeko hiri populatuena. Hiriak berak Kubako 14 probintzietako bat osatzen du, hau da, Habanako probintzia.

Diego Velazquez de Cuellar espainiarrak sortu zuen 1515an San Cristóbal de La Habana izenarekin eta zentroa UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du.

Habanako malekoia

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Habanako hiria, Kubako ipar kostaldearen mendebaldean kokaturik dago. Bere kokapena, Mexikoko golkoaren sarreran, hego Ameriketatik Estatu Batuetara doan itsas bidean, urte askoren buruan, bere kaia, Karibeko handienetarikoa izan da.

Habanako kai naturala, oso segurua da itsasontzietarako, hasieran, kai natural hau, Habanako badia Hego ekialdetik ixten zuen lur mihiak babesa ematen zion, baina ondoren, eta kai honen garrantzia handitu zen heinean, badia itxi zuten zenbait eremutatik itsasontzien segurtasuna handitzeko.

[aldatu] Klima

Habanan, klimak bi sasoi nabarmen ditu, euri sasoia zazpi hilabetekoa, eta sasoi lehorra , bost hilabetekoa.

Urtearen bataz besteko prezipitazioa 1310 litro metro karratukoa da, eta sasoi euritsuan bataz besteko hezetasuna %82koa da, sasoi lehorrean berriz %70koa da.

Urtean zehar, Habanan tenperaturak oso egonkorra da, beti 20 eta 25 graduen artean. (Urteko bataz bestekoa 24.6ºkoa da; neguan bataz beste 22º egiten ditu, udan berriz bataz beste 25º ).

[aldatu] Hiriaren garapena

Habana zaharreko kalea

Hasieran (1513. urtean), Habana, izen bereko probintziaren hego kostaldean kokatu egin zen, Surgidero de Batabanotik gertu. Baina urteak joana, jendeak, ipar kostalderantz mugitu zen, gaur egungo kokalekurantz, Habanako badia itsasoarekin lotzen duen kanalaren mendebal urbazterrean.

Gaur egun, Habanako hiriaren alde zaharrak (Habana vieja izenez ezaguna), jatorrizko kale estuak mantentzen ditu. Gune zahar honen inguruan, XVIII. mendean hiria garatu egin zen mendebal eta hegogalderantz, eta kanalaren beste urbazterrean Reglako herria hazten hasi zen.

XIX. mendean, hiria nabarmen zabaldu zen mendebalderantz eta hegoalderantz, La Vivora, Luyano eta beste auzo berriak sortzen.

XX. mendeko lehenengo hamarkadetan aldaketa nabarmen jasan zituen hiriak, nagusiki Estatu Batuen goi klaseen aisialdi leku bilakatu baitzen. Hotel, gune komertzial eta luxuzko auzoak garatzen ziren bitartean, baita ere txabola gune handiak sortu ziren. 1970. urtetik, Habanako hiriaren kanpoaldean nekazaritza sustatu egin da, 30.000 hektareako "Cordon de la Habana" sortuz; landaketa hauetan kafe, fruitu tropikalak, barazkiak eta abar landatzen dira. Ekintza hau bultzatzeko Kubako gobernuak ureztatze sarea eraiki zuen.

[aldatu] Historia

[aldatu] Hiriaren lehen urratsak

1514. urtean Diego de Velazquezen aginduz, San Cristobal de la Habana herria sortu zen irlaren hego kostaldean Batabanotik gertu. Baina herri berraren kokalekua, ez zen oso aproposa bizitzeko, eta oso arriskutsua zen itsas nabigazioa, arrazoi hauek direla eta, 1518. urtean berrogei eta hamar kolonoak, ipar aldera mugitu egin ziren, gaur egun Almendares bezala ezagutzen den ibaiaren uhobiaren ondoan. Hurrengo urtean, berriro kokalekuz aldatu zen, gaur egun ezagutzen dugunera, badiaren babespean.

Indiako flotak, bere bidaian Habanan gelditzen ziren, eguraldi aproposa azal zedin bere bidaia hasteko, beraz, denbora luzea eman behar zuten hirian, eta garraitzen zituzten bitxiak eta merkantziak, jende mordoa erakarri zuen.

Jende gehiago etortzen zen ehinean, kultiboak handituz joan ziren, batez ere esklabu beltzak erabiltzen zituzten lan gogor honentzako. Kultiboetatik, Tabakoarena nabarmendu zen, eskari handia baitzegoen.

Hiria, garatuz joan zen eta beste industriak sortu ziren, hala nola ontzitegiak eta ontziak konpontzeko industriak.

[aldatu] Habana hiriburu

1553an, Habana, Kubako hiriburu bihurtu egin zen, bere hazkundea bizkortuz.

Hazkunde honek, hiria, piraten objetibo bihurtu zuten, 1555. urtean Jaques de Sores pirata frantziarrak, hiria suntsitu eta uztak erre zituen. Egoera honek, Kubako gobernadoreek Habanan gotorlekuak eraikiarazi zuen. Zenbait gotorleku eta harresi eraiki ziren hirian piratetatik babesteko.

Habanako hiriburuak, handitzen joan zen heinean, zenbait izurrite jaso zituen:

Baina hala eta guztiz ere, populazioa handitzen joan zen (1600. urtean 4000 biztanle, 1700an, berriz 30.000).

[aldatu] Ingalaterraren okupazioa

1762. urtean hiria tropa britainiarrek bere eskutan hartu zuten hiria, zenbait hilabete hiria setiatu ostean. Baina hiria ez zen denbora gehiegirik egon ingelesen eskutan, Versaillesko Ituna zela eta, espainiarren eskuetara bueltatu baitzen.

[aldatu] XX. Mendean

1898. urtean Kuba Espainiako parte izateari utzi zion, eta Habanak bere hedakuntzarekin jarraitu zuen, orain, Estatu Batuen eraginpean. Hiriaren ondoan, gune industrial handiak sortu ziren, eta bere populazioa handituz joan zen (1960. urtean 1.500.000 biztanle). Hiriak zabalkunde handia izan zuen Batistaren agindupean, estatubatuarren aisialdi leku gisa.

1968. urtean hiriaren erreforma aurrera eraman zen langileentzako auzoak eraikiz eta gizartearen organizazio zibilak (Comites de manzana) direla eta.

[aldatu] Eraikin nagusiak

Habana Zaharra eta gotorlekuak1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
Sancristobalcathedral.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia (ID) 204
Kokapena KubaKuba
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Koordenatuak 23°08′09.4″N 82°21′30.0″W / 23.135944, -82.358333 (Habana)
Izen ematea 1982 (VI. bilkura)
1 Izen ofiziala UNESCO-ren arabera (euskaratua)
2 Sailkapena UNESCO-ren arabera

[aldatu] Eraikin militarrak

Habanako hiriaren garapena bere kaiaren garapenari oso lotura egon da, XVI eta XVII. mendeetan, harresi eta gotorlekuak eraiki ziren piratetatik babesteko. Hiria babesten zituen gotorlekuak hondorengoak dira:

  • Fortaleza Vieja - 1537
  • Castillo de la Real Fuerza - 1568-1589
  • San Salvador de la punta
  • Castillo del Morro
  • San Carlos de la Cabaña - 1763-1774

[aldatu] Eraikin zibilak

Jose Martin memoriala, arkitektura erreboluzionarioaren adibidea

Hiriaren lehen urteetan, hiria lastoz eta bustinazko eraikinez osatuta zegoen, harrizko lehen eraikina (aduana) 1582 arte ez zen amaitu. Baina ondorengo urteetan, hiriaren garrantzia handituz joan zen heinean, eraikin garrantzitsu asko eraiki ziren.

Eraikin zibilen artean, gobernuaren jauregia, posta etxea (Gaur egun Justizia sailaren egoitza), Katedrala, apaizgaitegia eta San Frantzisko komentua aurki dezakegu. Habanaren interes turistiko handia du, bere eraikin kolonialak direla eta.

1950. urtetik aurrera, beste eraikuntza korrontea ageri zen aldaketa politikoekin bat, eraikuntza multzo handiak eta miresgarriak eraikiz.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Habana