Goldwine

Wikipedia, Entziklopedia askea

Goldwine, Tolkienen legendariumean agertzen den pertsonaia bat da, eta, bere istorio laburra, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Rohango seigarren erregea izan zen, eta bere aita Freawine hil ondoren, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2680an, 61 urte zituenean bihurtu zen errege.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere birraitona Aldor Zaharraren erregealdian jaio zen, eta, 26 urte zituenean eta jada aita zenean, Aldor hil egin zen, erregetza, honen semea eta Goldwinen aitona zenari pasatuz.

Rohanen urrezko garaian bizi izan zen, eta oso aberatsa izan zen, baina, oparotasun garai honetan, herrialdeko mugetako zaintza baretu egin zen, eta dunledinarrak, bere birraitonak kanporatu zituenak, pixkanaka itzuli egin ziren.

19 urteko erregealdia izan zuen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2699an hil zen arte, boterea, bere seme Deorri emanez.


Aurrekoa
Freawine
Rohango erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2680-2699
Ondorengoa
Deor