Gonada
Wikipedia(e)tik
Gonadak ernalketa-zelulak (gonozitoak) sortzen dituzten organoak dira; organo hauetan eratzen dira, animalia heldutasunera heltzen denean, gametoak (espermatozoideak eta obuluak). Arraren gonadari barrabil esaten zaio, eta obulutegi emearenari. Animalia ornodunetan, gametoak ez ezik sexu-hormonak ere sortzen dituzte gonadek.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.