Google itzultzailearen tresnen kutxa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Google Translator Toolkit (Google itzultzailearen tresnen kutxa) Google-en itzultzaileak (Google Translate) automatikoki sortzen dituen itzulpenen zuzenketa ahalbidetzeko diseinatua izan den Web-zerbitzu bat da. Google tresnen kutxarekin, itzultzaileek euren lana antolatu dezakete eta horrela glosak, itzulpen-memoriak eta itzulpenak konpartitu. Microsoft Word, OpenOffice, RTF, HTML, testua, Wikipedia eta Knols-eko artikuluak igo eta itzul ditzakete.

Google itzultzailearen tresnen kutxa Google Itzultzailean oinarritzen da. Hau, testuak eta web-orriak bat-batean itzultzen dituen hizkuntzen itzulpenerako doako online zerbitzua da. Google itzultzaileak erabiltzaile batek Web-interfazean itsasten dituen testuen edota esteka bat duten web-guneen bat-bateko itzulpen automatikoa lortzea ahalbidetzen du. Google itzultzaileak, nagusiki azterketa estatistikoz, eta ez erregeletan oinarritutako azterketa tradizionalez, lortutako itzulpen automatikoak eskaintzen ditu. Geroago, itzulpen hauek zuzendu daitezke («edizioa») Google itzultzailearen tresnen kutxaren editorea erabiliz.

Google Inc-ek 2009ko ekainaren 9an atera zuen Google itzultzailearen tresnen kutxa. Hasieran produktu hau Google Itzulpen Zentruarekin izendatzea espero zen, 2008ko abuztuan iragarri zenez. Baina, Google itzulpenerako tresnen kutxak, hasieran pentsatu zen baino anbizio gutxiagoko produktua izaten bukatu zuen: «proiektuetan oinarritu beharrean, dokumentuetan oinarritzen da, eta ez dago prozesuen kudeaketa pakete gisa pentsatuta, memoriako beste tresna pertsonal huts gisa baizik».[1]

Google itzultzailearen tresnen kutxa «itzulpenaren bitartez, informazioa modu unibertsalean eskuragarri jartzearen ahaleginaren zati bat dela» eta «itzultzaileek itzulpen partekatuko teknologia berritzaile baten bitartez hobeto eta azkarrago itzul dezaten laguntza bat dela» adierazten du Googlek.[2]

Oraingoz, Google itzultzailearen tresnen kutxa mentalitate korporatiboa duten pertsonak erakartzeko egina dago, Wikipediako artikuluak edota GKEentzako materiala itzultzen dutenentzat.[3]

«Google itzultzailearen tresnen kutxaren (Google Translator Toolkit) garrantzia, enpresa barruko ezaugarriak eta orain arte marjinal ziren berrikuntza batzuk agerian jartzen dituen SaaS(Software-as-a-Service) goitik beherako lerro gisako posizioa da. Honek, izugarrizko aldaketa iragartzen du etorkizunean itzulpenak egingo dituenaren gain».[4]

Gaur egunean (2011ko uztaila) 345 hizkuntza erabili omen daitezke eta tartean euskara dago[5], baina euskara erabiltzen saiatzen bazara ez dabil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. García, I.; y V. Stevenson: «Google Translator Toolkit: Free web-based translation memory for the masses», Multilingual,16-19 or.,2009ko iraila.
  2. Google web-gunea: Google Translator Toolkit, 2010eko apirilaren 19an kontsultatua.
  3. García, I.; y V. Stevenson: «Google Translator Toolkit: Free web-based translation memory for the masses», Multilingual, aldizkarian  16-19 or., 2009ko iraila.
  4. García, I.; y V. Stevenson: «Google Translator Toolkit: Free web-based translation memory for the masses», Multilingual, aldizkarian  16-19 or., 2009ko iraila.
  5. Google translator toolkit - Supported languages

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]