Gorputzez kanpoko talka-uhinen bidezko litotrizia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dornier Human Model 1 (HM-1) makinaren prototipoa.

Gorputzez kanpoko talka-uhinen bidezko litotrizia litotriziako metodo berezia da, kalkuluak edo harriak zatikatzeko energia altuko uhin ultrasonikoen igorpen kontzentratuaz baliatzen dena, ebakuntza kirurgikoaren premiarik gabe.[1] Litrotizia mota hau 1980ko hamarkadaren hasieran asmatu zuen Dornier Medizintechnik GmbH enpresak. Egun giltzurruneko kalkuluak jasaten dituzten gaixoen %70k teknika hau erabiltzen du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]
  2. (Ingelesez) Holmes SAV, Whitfield HN.. (1991). «The Current Status of Lithotripsy» British Journal of Urology.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.