Granulometria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Granulometria partikula multzo baten ezaugarri fisiko bat da. Partikula multzo horretan neurri jakin bat duen partikula kopurua adierazten du.

Partikula multzo baten granulometria baheketa bidez finkatzen da, sare- begi jakina duten baheetatik pasaz partikulak. Neurketa zehatzagoa lortzeko laser granulometroa erabiltzen da.

Partikula tamainak
Partikula Tamaina
Buztina < 0,002 mm
Limoa 0,002-0,06 mm
Harea 0,06-2 mm
Legarra 2 mm-6 cm
Harribila 6-25 cm
Harri-blokeak >25 cm