Legar
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau materialari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Legar (argipena).
5-10 mm bitarteko harrobiko kareharri legarra
Eraikuntza eta geologian tamaina jakin bat duen materialari deitzen zaio legarra, hartxintxarra , harrikoskorra edo mugerra [1]. Gizakiak artifizialki egina edo naturalki sortutakoa izan liteke. Ertzak biribilduta dituenean, higaduraren ondorioz, harribila edo errekarria [2] deitzen zaio.
Eraikuntzan partikulen tamaina 5 mm baino handiagoa duen materialari deitu ohi zaio legarra eta agregakin bezala erabili ohi da.