Gullinbursti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gullinbursti eta Frey, Johannes Gertsen margolana. 1901

Eskandinaviar mitologian Gullinbursti Brokkr nanoak bere anaia Sindriren laguntzarekin eginiko urrezko zerri bat zen, Lokirekin zuen lehiaketa batean, hiru altxor egiteko, bat Odinentzat, beste bat Thorrentzat, eta, azkena, Freyrentzat.

Freyri, Gullinbursti zerria eman zion, airean eta itsaso gainean gau eta egun korri zezakeela esanez, beste edozein zaldik baino bizkorrago, eta gaua luzea bazen ere eta beste munduak ilunak baziren ere, zerria zegoen tokian beti argitasuna egongo zela, hain bait ¡ziren distiratsuak bere ileak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]