Gulpiyuriko hondartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:48, 16 apirila 2015
Gulpiyuriko hondartza.

Gulpiyuriko hondartza Asturiasko Naves herrian kokatzen den hondartza guztiz itxia da. Bertako urak itsasokoak dira eta itsasaldien eragina izan arren, ez da itsasertzean kokatzen, lehorrean baizik, itsasoak lur azpitik osaturiko kobazulo bati esker. Paisaia karstiko batean itsaso urek eragindako higaduraz sortutako dolina edo depresioa da, gutxigorabehera 60 metroko zabalera duena, itsasertzetik 100 bat metrotara. Bertako kuartzozko hondar xehea ere ikusgarria da. Babeserako «natura monumentu» izendapen ofiziala jasoa du.

Kanpo loturak