Hacklab

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hacklab edo media hacklab, software librea eta media alternatiboak bezalako teknologi berri eta askatzaileei buruzko gaiak, ikuspuntu sozial batetatik, eztabaidatu, bultzatu, zabaldu, erabili, ikertu eta garatzeko erabiltzen diren teknologi gune fisiko autonomoak dira.

Hacklabek partehartze aktiboa eta teknologiaren erabilera sortzailea sustatzen dituzte eta euretako kideek ekintza hauek teknologia informatikoarekin lotutako alienazio eta kontsumo pasiboaren (Microsoft sarritan jarritako adibidea da) aurkako kontraekintza bezala ikusten dituzte. Hacklabean antolakuntza eta ikasketa sistema kooperatiboa erabiltzen da. Orokorrean gaztetxeetan egoten dira eta hauetan software askea erabiltzen da.

Elkarkideen arteko partehartzea eta ideia anarkisten influentzia nabarmena da elkar sostengu, autoikasketa eta jakintza askearen printzipioetan. Hacklabetan parte hartzen duten askok, militantzia baten moduan ikusi beharrean, ikasteko eta saiakuntzarako toki bat bezala ikusten dute.

Lehendabiziko hacklab-ak Italian sortu ziren 1998ko lehendabiziko hackit ekimenaren ostean. Euskal Herriko hacklab esanguratsuena Metabolik Biohacklab izan zen, gaur egun deskonektatuta dagoena. Bere proiektu famatuena X-Evian Metadistro Hacktibista izan zen.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hacklab Aldatu lotura Wikidatan