Italia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Italiako Errepublika


Repubblica Italiana

Italiako bandera Italiako armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: Ez du
Ereserkia: Il Canto degli Italiani
Italiaren kokapena
Hiriburua Erroma
41° 53'N, 12° 29'E
Hiri handiena Erroma
Hizkuntza ofiziala(k) Italiera1
Gobernua
Errepublikako Presidentea
Kontseiluko Presidentea
Errepublika
Giorgio Napolitano
Romano Prodi
Italiar Bateratzea
Data
1861 martxoaren 17
Eremua
 - Guztira
 - ur %

301.230 km² (69)
2,4%
Biztanleria
 - Estimaketa (2005)
 - Errolda (-)
 - Dentsitatea

57.015.625 (22.)
-
196.2 biztanle/km² (54.)
Dirua Euroa2 (€) (EUR)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC +1)
Bai (UTC  +2)
Interneteko domeinua .it
Telefono aurrezenbakia +39
Herritarra italiar
1Konstituzioaren arabera albaniera, alemana, esloveniera, frankoprovenzera, frantsesa, friuliera, greziera, katalana, kroaziera, ladinoa, okzitaniera eta sardiniera hizkuntza babestuak dira. Aostan frantsesa ofiziala da eta Trentino-Hego Tirolen alemana eta ladinoa. Sardiniera estatus babestua du Sardinian.
21999 baino lehen Lira

Italia (italieraz: Italia edo Repubblica Italiana) Europa hegoaldeko estatua da. Hiriburua Erroma du.

Italiar penintsulan, Po ibaiko haranean eta Mediterraneoko Sizilia nahiz Sardinia irletan zabaltzen da herrialdea. Frantzia, Suitza, Austria eta Esloveniarekin ditu mugak iparraldean.

San Marino eta Vatikano Hiria Italian barneko estatu independenteak dira.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Italiako geografia

Italia satelite irudian
Italia satelite irudian

Italiako gehiena penintsula batek hartzen du, Mediterraneoak inguratua. Iparraldeko zatiak Liguriako itsasoa izena hartzen du eta mendebaldekoak Tirreno. Bertan daude bi uharte nagusiak: Sardinia eta Sizilia. Ekialdean, Itsaso Adriatikoa dago eta hego-ekialdean, Itsaso Jonikoa.

Iparraldean Alpeak daude: ekialdeko muturrean, Dolomitak haren partea dira.

Mont Blanc edo Monte Bianco (4.808 metro) da mendirik altuena. Haren ondoren, Gran Paradiso (4.061 m), Ortler (3.905 m), Monte Viso (3.841 m), Presanella (3.558 m) eta Marmolada (3.343 m) dira garaienak. Gainera, bi sumendi ezagun daude bertan: Napoli ondoko Vesuvio eta Siziliako Etna.

Bestela, Po ibaia herrialdeko luzeena da (652 km). Eta lakuei dagokienez, Gardakoa, Maggiore eta Comokoa handienak dira eta Alpeetako eskualdean kokatuta daude.

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Italiako historia

Italiaren historia oso aberatsa da, bereziki Mendebaldeko zibilizazioan eragin garrantzitsuena izan duten kulturek bertan izan zutelako sorleku eta gunea. Besteak beste, etruskoek, erromatarrek eta greziarrek ere eragin handia izan zuten bertan.

Erdi Aroan ere garrantzitsua izan zen, Eliza Katolikoaren gunea zelako. Erakunde haren boterea erabatekoa izan zen, XIX. mendera arte Italiako penintsularen erdialde osoa Aita Santuen boterearen menpe egon baitzen. Errenazimentu eta Aro Modernoan zehar, Italiako gainerako lurraldeak hiri-estatuetan banatuta zeuden. Italiar nazionalismoa gogor borrokatu zen abnitz urtetan herria batzeko. 1870ean Erroman sartu ziren eta Elizaren Estatuak deuseztatu.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Italiako banaketa administratiboa

[aldatu] Italiako eskualdeak

Italiako eskualdeak
Italiako eskualdeak

Hogei eskualdetan banatzen da Italia (italieraz regioni). Haietako bostek (* markakoak) autonomia estatusa daukate. Hori dela eta, beren eskualdeko auzien gaineko legeak egiteko eskubidea dute. Eskualde guztiak, Aosta Ibarra izan ezik, probintzietan banatuta daude.

Eskualdea Hiriburua Ikurra Italierazko izena
1. Abruzzo L'Aquila ABR Abruzzo
2. Aosta Ibarra* Aosta VAO Valle d’Aosta
3. Apulia Bari PUG Puglia
4. Basilicata Potenza BAS Basilicata
5. Calabria Catanzaro CAL Calabria
6. Campania Napoli CAM Campania
7. Emilia-Romagna Bologna EMR Emilia-Romagna
8. Friuli-Venezia Giulia* Trieste FVG Friuli-Venezia Giulia
9. Lazio Erroma LAZ Lazio
10. Liguria Genoa LIG Liguria
11. Lombardia Milan LOM Lombardia
12. Marche Ancona MAR Marche
13. Molise Campobasso MOL Molise
14. Piemonte Turin PMN Piemonte
15. Sardinia* Cagliari SAR Sardegna
16. Sizilia* Palermo SIC Sicilia
17. Trentino-Adige Garaia* Trento TAA Trentino-Alto Adige
18. Toskana Florentzia TOS Toscana
19. Umbria Perugia UMB Umbria
20. Veneto Venezia VEN Veneto

[aldatu] Hiri nagusiak

Izena Biztanleria Eskualdea
Erroma 2.847.677 Lazio
Milano 1.308.735 Lombardia
Napoli 984.242 Campania
Torino 900.608 Piemonte
Palermo 670.820 Sizilia
Genova 620.316 Liguria
Bologna 373.743 Emilia-Romagna
Florentzia 366.901 Toskana
Bari 326.915 Apulia
Catania 304.144 Sizilia

[aldatu] Probintzia populatuenak

Ondokoak miloi batetik gorako biztanleria duten probintziak dira (2005eko datuak):

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntzak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Italiako hizkuntzak

Italiako hizkuntza ofiziala italiera da. Zenbait eskualdetan frantsesa (Aosta Haranean) eta alemana (Trentino-Adige Garaian) koofizialak dira. Beste zenbait hizkuntzak erregioko onarpena dute. Italian hizkuntza gutxituok mintzatzen dira:

[aldatu] Literatura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Italierazko literatura

[aldatu] Musika

[aldatu] Kirola

[aldatu] Txirrindularitza

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Italiako Giroa eta Italiako txirrindularien zerrenda

[aldatu] Futbola

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Italiako futbol taldeen zerrenda

[aldatu] Jaiegunak

Jaiegunak
Data Euskarazko izena Jatorrizko izena
Urtarrilak 1 Urteberri Capodanno
Urtarrilak 6 Epifania Epifania
Aldagarria Pazko igandea Domenica di Pasqua
Aldagarria Pazko astelehena Lunedì dell'Angelo
Apirilak 25 Askapenaren urteurrena Liberazione
Maiatzak 1 Langileen Eguna Festa del Lavoro
Ekainak 2 Errepublikaren Eguna Festa della Repubblica
Abuztuak 15 Jasokundea Assunzione/Ferragosto
Azaroak 1 Santu Guztien Eguna Tutti i Santi
Abenduak 8 Andre Mariaren Sortze Garbia Immacolata Concezione
Abenduak 25 Eguberri Natale
Abenduak 26 San Esteban Santo Stefano

[aldatu] Hedabideak

RAI (Radiotelevisione Italiana) irrati eta telebista kate publiko italiarra da.

Informazio orokorreko egunkarien artean "Corriere della Sera" (Milano), "La Repubblica" (Roma) eta "La Stampa" (Torino) ditugu, beste batzuen artean.

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Italia



Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak