Hamelingo txirularia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:10, 27 martxoa 2015
Hamelingo txirulariaren irudi zaharrena, eliza bateko beirate batean.

Hamelingo txirularia besteak beste Grimm anaiek jasotako kondaira da, Der Rattenfänger von Hameln izenburupean (euskaraz, Hamelingo Arratoi Ehiztaria), Hamelngo hirian 1284ko ekainaren 26an izandako ezbehar bat dela-eta.

Haria

Hamelin hiria arratoiek hartuta zegoela, egun batean ezezagun bat agertu zen hirian. Ordainsari baten truke, berak arratoi guztiak akabatuko zituela esan zien. Herritarrek bere proposamena onartu eta txirularia zen ezezagunak txirula atera, txirularen soinuaz arratoiak erakarri, bere atzetik abiatu eta azkenean hibai bazterrera eramanda hibaian ito ziren.

Arratoiak akabatuta, herritarrek ez zuten bere hitza bete eta txirulariari ez zioten ordainsaria eman. Txirulariak haserre alde egin zuen eta ekainaren 26 batean, hirira itzuli zen, hiritar guztiak elizan zeudela. Txirula jotzen hasi zen eta hiriko haur guztiak erakarriz, bere atzetik abiatu ziren horrela. Kobazulo batera heldu, kobazuloa itxi eta geroztik ez zuten haurren berririk izan. Grimm anaiek jasotako bertsioaren arabera, bi haur bakarrik salbatu ziren, bat herrena eta bestea itsua, eta beste guztiak Transilvanian agertu ziren.

Lueneburgeko eskuizkribua (c. 1440–50) da gertakariaren lehen berri idatzia ematen duen agiria.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamelingo txirularia Aldatu lotura Wikidatan