Transilvania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Transilvaniako kokapena gaur egungo Errumanian: Laranja ilunez Voivodia agertzen da, eta laranja argiz Maramureş, Crişana eta Banat, batzuetan Transilvaniako zatitzat hartzen direnak.


Transilvania[1] (errumanieraz: Ardeal ere deitua; hungarieraz: Erdély; alemanez: Siebenbürgen) Errumaniako eskualde historikoa da, herrialdeko ipar-mendebaldeko herenean kokatuta zegoena eta Karpato mendiek eki eta hegoaldean mugatzen zutena. Mendebaldean gaurko Hungaria mugakide edukiko zuen bestela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioaren garaian Daziako probintziak aurretik existitzen zen Daziako Erresuma ordezkatu zuen eta Transilvaniaren lurraldea probintziaren iparraldeko zatian gelditu zen. Hunoak eta bulgariarrak ere hortik zabaldu ziren, eta ondoren hungariarrek lurraldea inbaditu zuten XI. mendetik aurrera. Garai hartakoa da lehenengo aipamen idatzia, latinez, ultra silvam ("basoaz haratuago") alegia. Mende batzuk geroago Vlad Drakula printzea Otomandar Inperioaren zabalkundea oztopatu zuen XV. mendean, eta transilvaniar buruzagirik ezagunena da gaur egun.

XIX. mendean Austria-Hungariako Inperioaren zati bilakatu zen, eta azkenik Lehen Mundu Gerraren geroztik Errumaniaren barruan gelditu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Transilvania Aldatu lotura Wikidatan