Hanpatze-zikloa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hanpatze-zikloa, bost faseak bertan irudikaturik daudelarik, denbora eta ikusgarritasunaren menpean

Hanpatze-zikloa teknologia jakin batzuen heldutasun, onartze eta negozio-aplikazioen irudikapen grafikoa da. Hitza (jatorriz, ingelesez, Hype cycle) Gartnerek, informazio-teknologien industria globalean aritzen den enpresa estatubatuarrak, asmatu zuen.

Oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995. urtetik aurrera, Gartnerrek hanpatze-zikloak erabili ditu normalean teknologia berrien inguruko hasierako berotasuna eta osteko etsipena adierazteko. Ziklo hauek, gainera, erakusten dute hanpatzea pasa ostean, teknologia hauek abantaila praktikoak eman eta azkenik, zabalki onartuak izaten direla. Gartnerren arabera, hanpatze ziklo hauen helburua, hanpatzea eta errealitatea desberdintzea da, enpresaburuek teknologia bat bereganatzeko prest dagoen edo ez erabaki ahal izateko.

Bost fase[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gartnerren araberako hanpatze ziklo batean, bost fase daude:

  1. "Teknologiaren eztanda" — Hanpatze zikloaren lehen fasea "teknologiaren eztanda" edo hasiera da, produktuaren merkaturatzea edota prentsa eta interes nahikoa sortzen duen beste edozein gertakari delarik.
  2. "Neurriz gaineko itxaropenen gailurra" — Hurrengo fasean, publizitate eroaldiaren eraginez, itxaropen irrealak eta irrika handiegiak sortzen dira produktuaren inguruan. Teknologiaren aplikazio arrakastatsuak egon daitezke, baina orokorrean gehiago dira porrotak.
  3. "Desilusioaren sakonunea" — Teknologiak, "desilusioaren sakonunean" sartzen dira, sorturiko itxaropen eta irrikak ezin izan dituztelako bete, eta laister geratzen dira modatik kanpo. Horren ondorioz, prentsak gaia eta teknologia utzi egiten du.
  4. "Argitzearen malda" — Nahiz eta prentsak teknologia alde batera utzi duen, negozio batzuk jarraitzen dute "argitzearen maldaren" baitan eta teknologiarekin esperimentatzen jarraitzen dute, bere aplikazio praktikoak eta onurak ulertzeko.
  5. "Produktibitatearen goi-ordokia" — Teknologia bat "produktibitatearen goi-ordokira" heltzen da bere onurak era zabalean demostratrurik eta onarturik daudenean. Teknologia gero eta egonkorrago bihurtzen da, bigarren eta hirugarren belaunaldietan garatuz. Goi-ordoki honen altuera, teknologia era zabalean aplikatu daitekeenaren edota onurak esparru txiki baterako bakarrik aplikagarriak direnaren araberakoa da.

Gaur egun, teknologia berrien marketingean erabiltzen da batez ere terminologia hau.