Hara Masatane

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:10, 22 apirila 2015
Hara Masatane

Hara Masatane (japonieraz 原昌胤, 1531-1575eko ekainak 29) Takeda klanaren zerbitzari nagusietako bat izan zen Japoniako historiako Sengoku aroaren amaieran.

Masatanek, nolabaiteko zuzeneko senidetasun harremana zuen Hara Toratane jeneralarekin, baina familia adar ezberdinetakoak ziren, biak, elkarren artean, anai bezala tratatzen ziren arren. Masatanek, Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat izateagatik hain ospe eta estimu handia zuenez, Torataneren alde egin zuen zenbait kanpaina militar eta guduetan, Kawanakajimako laugarren guduan kasu, 1561ean. Mimasetogeko guduan, 1569an handitu zuen bere ospea, Takedaren hogeita lau jeneralatekotzat hartua izan ondoren.

Masatane, Nagashinoko guduan hila izan zen, 1575ean, Oda Nobunagaren arkabuzariei aurre egin zion elitezko zalditeria unitate bat zuzentzen ari zenean.