Hayravankeko monasterioa
Hayravankeko monasterioa | |
---|---|
Հայրավանք | |
[[]] | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Armenia |
Armeniako probintzia | Gegharkunik |
Village in Armenia | Hayravank |
Koordenatuak | 40°25′58″N 45°06′28″E / 40.432728°N 45.107869°E |
Altitudea | 1.911 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | IX. mendea |
Erlijioa | Armeniako Eliza Apostolikoa |
Elizbarrutia | Diocese of Gegharkounik (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Armenian architecture (en) |
Ondarea | |
Hayravank-eko monasterioa (armenieraz: Հայրավանք) Armeniako penintsularen hego-ekialdean dago, Sevan lakuaren hego-mendebaldeko ertzean, Geghark'uniken probintzian, Hayravank herriaren ipar-ekialdean. IX. mendetik XII. mendera bitarteko eraikina da, eliza, kapera eta gavit batez osatua.
Monasterioaren inguruan, hilerri txiki bat dago, jachkar eta hilarri ugari dituena. Ipar-mendebalderantz, Erdi Aroko gotorleku baten hormen hondakinak eta Brontze Aroko herri baten zimenduak daude. Indusketa arkeologikoetan Brontze Aro Goiztiarreko luxuzko itsasontzi beltz bat aurkitu zuten. Metalezko eta harrizko armak, erremintak, buztinezko idoloak, hainbat ontzi, etxeak eta Burdin Aroko bi hilobi ere aurkitu ziren.[1]
Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eliza eta kapera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hayravankeko eliza IX. mende berantiarrean eraiki zen. Erdiko plano bat du, laukizuzen formakoa, lau abside erdizirkular dituena, eta haien arteko ebakiduran, tronpa banak eusten diote gainean dagoen danbor oktogonalari. X. mendean kapera txiki bat gehitu zen, elizaren hego-ekialdeko izkinan. Atari sinple batek gavitetik elizarainoko bidea egiten du, nahiz eta sarrera hori XII. eta XIII. mendeen artean gehitu zela uste izan. Elizaren hegoaldetik paretatik beste sarrera bat ere badu. Egituraren kanpoko hormek badute bereizgarri bat, fatxadan arroka-zatiak sartu izana alegia eta horrek konplexuaren gainerako hormetatik bereizten dituzte. Jatorrizko danborra eta kupula erabat suntsituta egon ziren 1977 eta 1989 artean hasitako zaharberritze batean berreraiki arte.
Gavita[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gavita, Armeniako arkitekturaren atrio esklusibo moduko bat da, eraikinaren mendebaldean dago eta XII. mendean gehitu zitzaion elizari. Ate nagusia mendebaldeko paretan kokatzen da eta arku formako tinpanoa du, dintelaren gainean inskripzio gastatua duena. Beste atari batek hegoaldeko paretatik egiten du gaviterako bidea. Kupula eta arkuak eraikinaren mendebaldeko erdian dauden bi zutabe lodi eta ekialdeko horman elkarri atxikitako bi zutabek eusten dituzte. Kupula danbor oktogonal txiki bat da (barrualdetik baino ez da ikusten), eta kupula oktogonal motza berriz, arkelin-patroiko harlangaitzez apaindua. Tonu gorrixkak eta toba kareduneko kolore gris argia txandakatzen ditu en patroi bat jarraitzen da. Kupularen goialdeko okulu batek argia barruan sartzen uzten du. Armeniako eraikin sakratu guztietan hurrengo mendeetan zehar zabalduko zen igeltserotza polikromo apaingarriaren adibide goiztiarrenetako bat da.