Edukira joan

Hego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula eleccionsHego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma
Gertaera-data2017ko irailaren 25a
MotaIndependentzia erreferendum
Honen parte daNazionalismo kurdu
Parte-hartzea
Hauteslego4.581.255 Edit the value on Wikidata
3.305.925
   72.16٪
Baliozko boto kopurua3.095.303    Boto zuri kopurua 9.368   Baliogabeko boto kopurua 210.622
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
Bai
2.861.471   92.45٪
Irabazlea
Ez
224.464   7.25٪
Irak

Hego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma irailaren 25ean administratiboki Irakeko lurraldea den Hego Kurdistanen egindako erreferenduma da. Erreferendum horren helburua estatu burujabe kurdu bat sortu ala ez erabakitzea izan zen. Emaitza loteslea izatea espero zen Kurdistango Eskualde Autonomoarentzat (KRG),[1][2][3] baina Irakeko Gobernu Federalak uko egin zion erreferenduma legezkotzat jotzeari.[4]

Galdeketa Iraken menpeko zazpi lurralde kurduetan egin zuten: batetik, lurralde autonomoko Dohuk, Erbil, Suleimaniya eta Halabjan; bestetik, Irakek Kurdistango lurralde gisa aitortzen ez zituen Kirkuk, Diyala eta Niniven. Guztira, 5,3 milioi herritar zeuden bozetara deituta.[5]

Erreferendumaren egunean, Irakeko Parlamentuak bi eskari egin zizkion Gobernuari: Kurdistanera tropak bidaltzeko eta Irakek Kurdistango lurralde autonomoarekin duen muga ixteko. Turkiak bestalde, petrolio esportazioak etetearekin egin zion mehatxu Kurdistani.[5]

Parte-hartzea % 72,16 izan zen.

Behin-behineko emaitzak, barrutien % 6,16ko datuak kontuan hartuta (behin betiko datuak irailaren 28an jakinaraziko dituzte).[6]

Emaitzak
Aukera Boto-kopurua %
Bai 263,094 93.29%
Ez 18,923 6.71%
Boto baliodunak
Boto baliogabeak
Parte-hartzea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Masoud Barzani: Why It’s Time for Kurdish Independence. (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  2. (Ingelesez) «Senior Kurdish official says Kurdistan independence referendum going ahead despite opposition - ARA News» ARA News 2017-07-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  3. (Ingelesez) Turkey warns Iraqi Kurdish referendum will ‘have a cost’. (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  4. (Ingelesez) «Iraqi parliament rejects Kurdistan independence referendum» The National (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  5. a b «Bukatu da independentziari buruzko bozketa Iraken menpeko Kurdistanen» Berria 2017-09-25 (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Results izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]