Henrietta Dugdale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henrietta Dugdale

Bizitza
JaiotzaSt Pancras (en) Itzuli1827ko maiatzaren 14a
Herrialdea Australia
HeriotzaMelbourne1918ko ekainaren 17a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksufragettea eta sufragista
Jasotako sariak

Henrietta Augusta Dugdale, sortzez Worrell (St Pancras, Londres, 1827ko maiatzaren 14a - Melbourne, 1918ko ekainaren 17a), aktibista feminista australiarra zen, eta bere borrokak bultzada eman zien emakumeen eskubideei Australian. Bere herrialdeko emakumeen sufragiorako lehen elkartearen sortzailea ere bazen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrietta Augusta Worrell St Pancrasen jaio zen, Londresko auzo batean, 1827ko maiatzaren 14an. John Worrell eta Henrietta Annen (sortzez Austin) biziraun zuen bigarren alaba izan zen.

14 urterekin ezkondu zutela zioen,[1] baina bere lehen ezkontza ofiziala 1848an izan zen, merkataritzako marinako ofizial batekin, J.A. Davies, 1852an Australiara emigratu zuena. Davies hil ondoren, William Dugdale ontziko kapitainarekin ezkondu zen, Melbournen, 1853ko martxoan. Queenscliffen instalatu ziren, eta hantxe jaio ziren Einnim, Carl eta Austin seme-alabak. 1860ko hamarkadaren amaieran, William Dugdalerengandik banandu, eta Camberwellera joan zen, Melbourneko aldirietara.

1869ko apirilean, Melbourneko The Argus egunkarira bidalitako gutun baten bidez hasi zuen "emakumeentzako justizia berdina" lortzeko borroka.[2] 1880ko hamarkadan, eztabaida publiko batean amaitu zuen, non Melbourneko Elkarte Eklektikoko eta Australiako Elkarte Sekularreko kide gisa, bere alegoria utopikoa, A Few Hours in a Far-Off Age, aurkeztu zuen liburuxka batean. Hauxe idatzi zuen:

“Gizakiaren aurrerabiderako oztoporik handiena, irrazionalena, gure munduko munstroen artean basatiena eta boteretsuena, deabru bakarra, GIZONEZKOEN EZJAKINTASUNA da”.

Few Hours in a Far Off Age, ipuin feminista utopista, Henrietta Augusta Dugdale, 1883

Aktiboki parte hartu zuen emakume ezkonduen jabetzaren Legeari buruzko eztabaidan. Lege horrek emakume ezkonduei ondasun propioak izatea ahalbidetzen zien, eta Victorian aldarrikatu zen, 1884an.[1]

1884ko maiatzean sortu zuen Emakumeen Sufragioaren aldeko Elkarte Viktoriarra, mota horretako lehena Australian.[3] Urte hartan bertan, Dugdalek salatu zuen Victoriako auzitegiek emakumeak indarkeriazko krimenetatik babesteko ezintasuna zutela. Hauxe argitaratu zuen Melbourne Heralden: “Emakumeen haserrea larriagotu egiten da indarkeria eragiten dutenek egiten dituztelako legeak, eta, aldiz, biktimek ezin dutelako halakorik egin”. Emakume erradikalen eta espirituz libreen talde viktoriar baten parte zen, soiltasunean, jaiotzen kontrolean eta "bortxatzaileei zirujau-aiztoa aplikatzean" sinesten zutenen taldea. Emakumeak unibertsitatean izena emateko duen eskubidea ere defendatu zuen.[3]

Dugdale emakumeen sufragioaren aitzindaritzat hartua izan zen, Australiako emakumeek boto-eskubidea eta Parlamentu Federalera aurkezteko eskubidea lortu zutenean, 1902ko ekainean (munduko lehena), eta, gero, Victoriako estatuak, berandu samar, pausu horri jarraitu zionean, 1908ko abenduan.[4] Frederick Johnson izan zen hirugarren senarra, 1903an ezkondu zen.

1918ko ekainaren 17an hil zen, Point Lonsdalen, Victorian.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Canberrako Cookeko aldirietako kale batek bere izena du.[5]
  • 2001ean, Dugdale Emakumearen Ohorezko Koadro Viktoriarreko kide izendatu zuten.[6]
  • 2013an, Australiako lehen olatu feministan egindako lanagatik onartu zuten nazionalki, eta Dugdale Trust for Women & Girls haren omenez izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Mrs. DUGDALE.» Table Talk (Melbourne, Vic. : 1885 - 1939): 6. 1899-10-20.
  2. Henrietta Dugdale (écrit sous le pseudonyme ADA). (1869-04-13). «AN APPEAL TO MR. HIGINBOTHAM» Argus (Melbourne, Vic. : 1848 - 1957): 7..
  3. a b Melbourne, National Foundation for Australian Women and The University of. The Victorian Women's Suffrage Society - Organisation - The Australian Women's Register. .
  4. «WOMEN'S SUFFRAGE.» Mercury (Hobart, Tas. : 1860 - 1954): 2. 1902-06-20.
  5. «Australian Capital Territory National Memorials Ordinance 1928-1972» Australian Government Gazette. Periodic (National: 1974–1977) 13 Avril 1976.
  6. Melbourne, National Foundation for Australian Women and The University of. Dugdale, Henrietta Augusta - Woman - The Australian Women's Register. .

Lotutako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]