Heriotza-tasa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heriotza-tasa gordina estatuka (2006)

Heriotza-tasak edo hilkortasun-tasak urte batean 1000 pertsonako izandako heriotzen kopurua adierazten du. 2004an, EAEko heriotza-tasa orokorra, ia 3.5/1.000 izan zan.

Adierazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populazio bateko heriotza-tasa neurtzeko adierazle desberdinak daude:

  • Heriotza-tasa gordina: denbora tarte zehatz batean (normalean urtebetekoa izaten da) populazio horretan hildako pertsona kopurua populazio osoaz zatitzen da. Orokorrean 10en multiplo batekin biderkatzen da. Adibidez, 200 pertsonako komunitate batean 10 pertsona hiltzen badira urtebeteko epean, 10/200 x 100 eginez gero, komunitate hortako heriotza-tasa gordina urtebete horretan %5ekoa izango da.
  • Adinaren araberako heriotza-tasa zehatza: adin tarte bateri dagokiona da, izenak dioen bezala. Esan dezagun, 20-25 urte bitartekoen heriotza-tasa jakin nahi dugula. Kasun honetan, 20-25 adin tartean urte horretan hildako pertsonen kopurua izango dugu zenbakitzailean eta 20-25 urteko pertsona kopuru osoa izendatzailean. Aurreko kasuan bezala, 10en multiplo batez biderkatzen da emaitza normalean.
  • Heriotza-arrazoiaren araberako heriotza-tasa: arrazoi zehatz bat dela-eta gertaturiko heriotza kopurua populazio osoaz zatituz lortuko dugu adierazle hau.
  • Haurren heriotza-tasa: urtebete baino gutxiago edo bost urte baino gutxiagoko tasa izan daiteke. Lehenengo kasuan, denbora tarte zehatz batean urtebete baino gutxiagoko hil diren haurren kopurua denbora tarte berdinean jaiotako haurren kopuruarekin zatitzen da. Bost urte baino gutxiagoko haurren heriotza-tasa ateratzeko, prozesu berdina da, baina zenbakitzailean bost urte baino gutxiago zutelarik denbora tarte zehatz batean hildako haurren kopurua jarriko dugu eta izendatzailean denbora tarte berdinean jaiotako haurren kopurua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heriotza-tasa Aldatu lotura Wikidatan

Catasús, S., Pérez, N. (2002) Introducción al análisis demográfico, CEDEM, Kuba