Herritartasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Herritarra komunitate politiko baten kidea da. Zehatzago, herritartasuna pertsona bati Estatu bateko ohiturei edo legeei jarraituz onartutako estatusa da, pertsona horri (herritar deitua) herritartasunaren eskubide eta betebeharrak ezartzen dizkiona. Nazionalitatea pertsona bat herrialde batean jaio, gurasoak herrialde horretakoak izan edo borondatez erabaki duelako Estatu baten mendean geratzeko egoera juridikoa da; herritarra, berriz, Estatu bateko eskubide osozko kidea da. Herritartasuna izateko, ezinbesteko baldintza dira, besteak beste, adin nagusitasuna eta nazionalitatea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.