Heteroebaluazio (hezkuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irakasleek ikasleen lana ebaluatzeari esaten zaio heteroebaluazioa edo ebaluazio bertikala.

Heteroebaluazioa, hezkuntzaren testuinguruan, irakaslearen rola duten eragileek ikasle rola duten eragileei egiten dieten ebaluazioa da. Irakaskuntza klasikoan gehien baloratzen zen ebaluazio mota zen hau. Irakasleak ikasleen jakintza maila, gaitasuna, gogoa eta motibazioa neurtzeko probak diseinatzen zituen eta ikasleak, halako une jakin batean, bere onenak ematen ahalegintzen ziren. Oraindik ere oso erabilia. Jarduera edo ekoizpenak egiteko eta entregatzeko, —testuak, grabazioak, etab. egiteko—, eskatu ahal zaie ikasleei. Baliabide nagusiak edo ekoizpenen analisia egiteko hainbat baliabide erabili izan dira: azterketak, galdetegiak, kontrol-zerrendak, errubrikak, etab.

Ebaluazio mota honi ebaluazio bertikala ere esaten zaio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]