Ebaluazio (hezkuntza)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hezkuntzan, ebaluazioa ikaslearen ikasketa-prozesuaren bilakaera eta maila kontrolatzeko burutzen da. Ebaluazio-metodoak aztertzen dituen arloari ebaluazio-teoria deitzen zaio.

Eduki-taula

Ebaluazioaren helburuak [aldatu]

Ebaluazioak hainbat helburu izan ditzake hezkuntza arloan. Aurreikuspenerako erabil daiteke, langile bati makina baten funtzionamendua irakatsi ondoren, makina behar bezala erabiltzeko gai izango den jakiteko, adibidez. Ziurtapenerako (EGA azterketak egiten duen ebaluazioak pertsonak euskaraz maila jakin batetik gorako komunikazio gaitasuna duela adierazteko erabiltzen da) edo hautapenerako (lanpostu bat betetzeko emandako ikastaro baten barnean, lanposturako hautagai egokiena zein den erabakitzeko) ere erabiltzen da.

Helburua neurtzea izan daiteke (gai bati buruzko ezagutza-maila bete den egiaztatzeko egiten dena edo ikaslearen gaitasunen bat norainokoa den antzemateko egiten dena edo ikaslea sailkatzeko erabiltzen dena) edota hezitzailea izan daiteke, (ikasleari bere ikasketa-prozesuan laguntzeko egiten dena).

Ebaluazio motak [aldatu]

Ebaluazioa une jakin batean egiten den neurketa izan daiteke edo behin eta berriro errepika daiteke (etengabeko ebaluazioa, ebaluazio jarraitua).

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]