Hezkuntza berezi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hezkuntza berezia hezkuntza behar bereziak dituzten pertsonekin burutzen dena da, gaigabeziak (fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak), aparteko ahalmenak, ezaugarri kultural bereziak edo egoera sozioekonomiko larrian izateagatik. Historian zehar, gaigabeziak dituzten haurrak eskola arruntetik baztertuak izan baziren ere, egungo hezkuntza politikek haur horiek beste haurrekin batera eskolaratu eta hezitzearen aldekoak dira, euren gizarteratzea ahalbidetzeko. Eskolaz haraindi, hezkuntza bereziak familiaren baitan eta gizartean ere jardun behar du.

Hezkuntza bereziaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendera arte ez behar bereziak zituzten eta haur gaigabetuak zorigaiztotzat jo eta abandonatuak izaten ziren. Salbuespen moduan, Ponce de León espainiar fraidea da, XVI. mendean haur gormutuei komunikatzeko metodoa asmatu zuena. Juan Pablo Bonet espainarrak, berriz, haur itsuentzako alfabetoa asmatu zuen XVII. mendean. Jacob Rodríguez Pereirek berriz zeinu hizkuntza bat garatu eta makina aritmetiko bat asmatu zuen. Baina hezkuntza bereziari lehenengo funtsezko ekarpena egin eta hezkuntza bereziaren aitzindaritzat jotzen den pertsona Jean Itard izan zen, 1799 urtean haurren atzerapena irakaskuntza metodo egokien bitartez gainditu daitekeela baieztatu eta basoan bakarrik hazitako Victor Aveyrongoa haurra heziz frogatu zuena. Aurretik, John Locke filosofoaren baieztapenak daude, gizakiak berezko izaerarik eduki ez eta bizitzan hezitzen dela adierazi zuena[1].


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hezkuntza berezi Aldatu lotura Wikidatan