Hiru gorputzen problema (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru gorputzen problema (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Liu Cixin
Argitaratze-data2006
Izenburua三体, The Three-Body Problem eta Le Problème à trois corps
Jatorrizko herrialdeaTxinako Herri Errepublika
Ekoizpen lekuaTxina (eskualdea)
Honen izena daramaHiru gorputzen problema (grabitazioa)
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa eta hard science fiction (en) Itzuli
Hizkuntzamandarin estandarra
TelesailaRemembrance of Earth's Past
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTxinako Herri Errepublika, Alpha Centauri eta Panama
Argumentu nagusiainbasio estralurtarra, first contact fiction (en) Itzuli, Txinako Iraultza Kulturala, Hiru gorputzen problema (grabitazioa)a, scientific progress (en) Itzuli eta adimen artifiziala
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak
kronologia
Hiru gorputzen problema (eleberria) The Dark Forest (en) Itzuli

Hiru gorputzen problema (Txineraz, 三体, pinyin: sān tǐ; hiru gorputzak, eta ingelesez The Three-Body Problem) Liu Cixin zientzia-fikziozko idazle txinatarraren triologia bateko lehen liburua da. Remembrance of Earth's Past trilogiako lehen alea izan zen, 2006an argitaratua. Izenburuak argumentuan garrantzia duen problema matematiko bati egiten dio erreferentzia: hiru gorputzen problema grabitazionalari.[1]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Trilogiaren funtsa da Lurrak kontaktu egiten duela Alpha Centauri izarraren inguruan garatutako zibilizazio estralurtar batekin, Trisolaris planetako biztanleekin. Lehen liburu honetan kontaktu estralurtar hau Lurrarentzat izugarri arriskutsua dela jakiten du gizateriak. Izan ere, Trisolarisen duten arazoa da beren sisteman hiru eguzki daudela, eta hortaz, hiru gorputzen problema grabitazionalaren menpe bizi dira. Sistema ez-egonkor aurreikusi ezinezko horretatik ihes egin egin beharrean daude beren zibilizazioa salbatzeko; Lurrera konkistatuz hain zuzen, horixe dute plana.[1]

Liburuan hainbat gai ukitzen ditu Liuk: fisika aurreratua (soken teoriako dimentsio infinitesimalak bereziki), errealitate birtualeko jokoak, joera post-humanistak, SETI programa (adimen estralurtarraren bilaketa), eta Alpha Centauri sistemarekin komunikatzeko egon daitezkeen aukerak. Hain zuzen ere, hiru gorputzen problema, sistema horren egonkortasunari dagokion problema matematiko latz bat da, berebiziko garrantzia duena traman.

Testuinguru historikoa ere interesgarria da. Batetik, istorioaren aurrekariak 1966 eta 1967. urteetan hasten dira, Iraultza Kultural Txinatarreko indarkeria urteetan eta Gerra Hotzaren testuinguruan, eta kokapen garaikidea, berriz, 21. mendearen lehen erdian kalkulatu daiteke, dagoeneko Txina tekno-potentzia nagusietako bat denik, inbidiarik gabe AEBekin alderatuta.

Eleberrian, Alpha Centauri da 3-gorputzen problema bizi duen sistema, 3 izarreko sistema baita hura. Elkarren arteko grabitate indarren eta orbiten kalkulu beharbada ezinezkoa da 3-gorputzen problema eleberrian, eta problema horri etengabe aurre egin beharra da eleberriko alphacentauritarren egitekoa.

Kontua da alphacentauritarrek "misio" bat bidaltzen dutela Lurrera. Mikro-misioa da, izatez: argiaren abiaduratik gertu bizkortu ahal izateko bidaia, protoi bat da alphacentauritarrek bidaltzen dutena. Hori bai, beren teknologia aurreratuarekin, protoiaren baitan "tolestutako" infra-dimentsio fisikoetan, destolestuz gero, ia masarik gabeko baina neurri tri-dimentsional izugarriko sistema konplexu eta adimentsu bat askatzen duena.

Egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016rako irudiz eta trailerrez Txinan film bat egingo zela iragarri zen,[1] baina proiektua datarik gabe kantzelatu zuten. [2]

2023an Txinan 30 ataleko telesaila estreinatu zen, Hiru gorputzak (txineraz 三體; pinyin: sān tǐ) Tencent Interneteko erraldoi txinatarraren bideo streaming konpainiaren bidez.[3]

2024an Netfixen 3 Body Problem telesaila estreinatu zen, lehen liburuaren izenburuan oinarrituta, eta zenbait denboraldiz garatzeko asmoarekin.[4] Telesailaren lehen denboraldian, trilogiako 2. eta 3. liburuetako pasarteak ere irudikatuak agertzen dira, baina beste denboraldi batzuk ere etorriko direla ematen du.[5]

2024an Netflixen lehiakide Peacock zerbitzuak aurreko urteko telesail txinatarraren eskubideak lortu zituela jakinarazi zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Lurraren eta Alpha Centauriren arteko bidaiak: zientzia-fikzioan eta agian urte batzuk barru» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  2. «Premiere of Film based on Acclaimed Sci-fi Novel 'The Three-Body Problem' Pushed Back until 2017-News-EntGroup.cn» english.entgroup.cn (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  3. a b (Ingelesez) Hibberd, James. (2024-02-09). «Peacock to Stream Adaptation of ‘Three-Body Problem’ Ahead of Rival Netflix Version» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  4. «Hiru gorputzak eta estralurtarrak» Berria 2024-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  5. (Ingelesez) «The Seven Biggest Ways ‘3 Body Problem’ Changes the Book» Esquire 2024-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]