Historiaurrelari

Wikipedia, Entziklopedia askea

Historiaurrelariak historiaurrea ikertzen duten espezialistak dira. Historiaurreari buruzko dokumentu garaikide idatzizkorik ez dagoenez, kultura materiala aztertzen dute idatzi aurreko kulturak ezagutzeko, beste arkeologo batzuek aurkitutako eta dokumentatutako aztarnen bidez edo ikerlariek eurek egindako indusketa arkeologikoen bidez. Batzuetan, arkeologoek, batez ere erromatar garaiak ikertzen dituzte, iturri idatziak eta arkeologia konbinatuko dute bere ikerketetan. Arkeologo guztiak ez dira historiaurrelariak, arkeologia beste garai batzuk ere ikertzeko zientzia baita, hala nola, Erdi Aroa, Aro Modernoa edo Aro Garaikidea. Ohikoa da, adibidez, Telesforo Aranzadi, Jose Miguel Barandiaran eta Enrique Eguren Euskal Herriko lehen historiaurrelariak izan zirela esatea[1][2].

Euskarazko testuetan, askotan, Historialari hitzaren ordez, Historiaurrean aditu esamoldea erabiltzen da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fernández Eraso, Javier. (2011). «Santimamiñe en la Prehistoria vasca» Kobie, Serie Bizkaiko Arkeologia Indusketak 1: 393-400..
  2. «Aldi baterako - Historiaurrearen abentura Gipuzkoan - San Telmo Museoa» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  3. Aranzadi. «"Historiaurrean aditu den batentzat pozgarriena da gure ikerketak gaur egungo gizartean eragina izatea"» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).