Hogeitamar urteko bakea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hogeitamar urteko bakea, Atenas eta Espartaren artean K. a. 445ean sinatutako bake hitzarmen bat izan zen. Hitzarmen honekin, Grezia, K. a. 460tik suntsitzen ari zen Peloponesoko Lehen Gerra deritzon gatazkari amaiera eman zion.

Hala ere, Hogeitamar urteko bake honek, 13 baino ez zuen iraun, K. a. 432an, Atenasek, Espartaren aliatu bat eraso eta garaitu baitzuen Potideako guduan. Eta garaipen honek, Espartaren aliatu zen Megara hiriari Atenasek berriki jarri zizkion merkataritza zigorrekin batera, Espartarrek, Atenastarrek bake hitzarmena hautsi zutela adieraztea eragin zuten, eta, beraz, gerra adieraztera. Une horretan, hogeitamar urteko bakea bertan behera utzi zen, eta Peloponesoko Bigarren Gerra (ohi Peloponesoko Gerra bezala ezagutzen dena) hasi zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]