Megara
Megara[1] (grezieraz Μέγαρα) Greziako antzinako hiri bat da, Atikako periferian kokatua, Saroniko golkoan, Salamina uhartearen parean, antzina Megararena izan zena, Atenasek hartua izan aurretik.
[aldatu] Historia
Kariarrek sortua, Megara Atikako lau barrutietako bat zen, Pandion II.a errege mitikoaren lau semeei zegozkienak, horietatik Megara gobernatzen zuena Niso zelarik. Garai historikoetan, Megarako kolonoek K. a. 667an Bizantzio sortu zuten, baita Kaltzedon eta, Sizilian, Megara Hyblaea ere, Sirakusatik iparraldera zegoen polis txiki bat.
Oparotasun komertzial eta kultural handia izan zuen K. a. VIII. mendea eta K. a. VII. mendearen artean, eta Atenas eta Korintoren parean egon zen. Peloponesoko gerraren garaian Megara Espartaren aliatuetako bat zen. Gerraren ondoren gainbehera hasi zen. Gaur egun Megara Atenasen auzo bat da, eta bertan 30.000 pertsona bizi dira.
Megara Geraneies eta Kerata mendien arteko lautada batean zegoen, Karia (Καρία) eta Alkatoe (Ἀλκαθόη) deituriko muino bikoitz baten oinean. Handik ez oso urruti portua zuen, Nisea deiturikoa (Nisaea, Νίσαια edo Νισαία) portu honekin harresien bidez lotuta zegoelarik.
Elezahar baten arabera, Foroneoren seme bat zen Karrek sortu zuen; 12 belaunaldi beranduago, Egiptotik bertara Lelex iritsi zen, lelegeen heroi eponimoa, bere oinordekoa bere seme Kleson izan zelarik, eta ondoren Pilas eta Esziron, Atenasko errege zen Pandionen alabarekin ezkondu zena. Nisok, Pandionen semea zenak, Eszironu lehiatu zion Megararen jabetza, eta lehia honetan epaile zen Eakok Atenasi eman zion. Nisoren oinordekoa Megareo izan zen, itsasoetako jainkoa zen Poseidonen semea, Niso eta Abrotaren alaba zen Ifinoerekin ezkondu zena. Megareoren oinordekoa bere seme Alkatoo izan zen.
[aldatu] Erreferentziak
| Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |