Hypnos monopterygius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hypnos» orritik birbideratua)
Hypnos monopterygius
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaTorpediniformes
FamiliaHypnidae
GeneroaHypnos
Espeziea Hypnos monopterygius
(G. Shaw, 1795)[1]
Banaketa mapa

Hypnos monopterygius Hypnos generoko arraina da. Ikaraio espezie bat da, Australian bakarrik bizi dena, kostako uretan ohikoa 80 metroko sakonera baino gutxiago duten lekuetan. Espezie monotipiko edo bakarra da bere genero eta familian.[2] Aditu batzuen ustetan ez da familia bat baizik eta Torpedinidae familiaren barnean dagoen subfamilia, Hypninae izenekoa.[3].

Hegats pektoralak oso handiak ditu, eta isatsa oso laburra. Beste hegats guztiak (dortsalak eta kaudalak) atzealdean ditu, eta horregatik udare forma oso berezia du. Marroia da goiko aldean, eta begi txikiak ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Hypnos monopterygius », FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
  2. Last, P.R.; Stevens, J.D.. (2009). Sharks and Rays of Australia. (2. argitaraldia) Harvard University Press, 324–325 or. ISBN 0-674-03411-2..
  3. Bigelow, H.B. & W.C. Schroeder. (1953). Fishes of the Western North Atlantic, Part 2. Sears Foundation for Marine Research, Yale University, 80–96 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]