Ibilgailu motordun

Wikipedia, Entziklopedia askea
XXI. mendearen hasieran Amerikako Estatu Batuak ziren munduan ibilgailu motordun gehien zituen estatua, 250 milioi baizituen.

Ibilgailu motorduna bere kabuz, motor baten indarrari esker, mugitzen den ibilgailu mota bat da. Ibilgailu motordunak ez dira errailen gainetik ibiltzen, trenak edo tranbiak bezala, eta pertsonak eta objektuak garraiatzeko erabiltzen dira.

Ibilgailuaren propultsioa motorrak ematen du. Gehienetan barne errekuntzako motorra da, baina gero eta ohikoagoa da motor elektrikoa izatea, edo bien konbinazioa, esaterako ibilgailu elektriko hibridoek erabiltzen dutena. Ikuspuntu legaletik, ibilgailu motordunak zenbait klasetan sailkatzen dira: automobilak, autobusak, motozikletak, kamioiak, etab. Herrialde bakoitzean sailkapen hori desberdina da. Badago nazioarteko estandar bat, ISO 3833:1977 izenekoa, ibilgailuen motak eta definizioak zehazteko.[1]

2010. urtean mila milioi ibilgailu motordun baino gehiago zegoen munduan, eraikuntzarako ibilgailuak eta noranahikoak kanpo utzita. Urte horretan, ibilgailuen per capita jabetza 1.000 pertsonako 148 ibilgailukoa zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.