Ibilketa atletiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibilketa atletiko proba bateko ibilketari edo atletak.

Ibilketa atletikoa korrika edo lasterka egin gabe ahalik eta azkarren oinez ibiltzean datzan atletismoaren disziplinari deritzo. Ibilketa eta lasterketaren muga atletaren bi oinek lurzoruarekin kontaktua galtzean dago. Azken hau gertatuz gero, jada atleta korrika edo lasterka dabilela jo ohi da (ibilketarien hizkeran: hegan edota "airean"), horrek ibilketa atletiko frogetan zigorra izan ohi du.

Ez da oinezko lasterketarekin nahastu behar, atletismoaren disziplina horretan bi oinak lurzorutik une berean altxa baidaitezke, ezta kale ibilketa eta ipar martxarekin ere, hauetan ez baita ez korrika ezta ibilketarik burutzen.

Probak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probak honakoa dira:

  • Gizonezkoak: 20 km (errepidea), 30 km (pista), 50 km (pista) eta 50 km (errepidea).
  • Emakumezkoak: 5 km (pista), 10 km (pista), 20 km (pista) eta 20 km (errepidea).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]