Atletismo
Atletismo deritzo lasterketa, jauzi eta jaurtiketen kirol proben ezberdinak osatzen duten sortari. Modu antolatuan Antzinako Olinpiar Jokoetatik egin izan du gizakiak, K. a. 776 urtetik alegia.
Nazioarteko erakunde nagusia "International Association of Athletics Federations" (IAAF) dugu, 1912an sortua.
Eduki-taula |
[aldatu] Proba nagusiak
[aldatu] Lasterketak
- Maratoia
- 10.000 metroko lasterketa
- 5.000 metroko lasterketa
- 3.000 metroko lasterketa
- 3.000 metroko hesi-lasterketa
- 1.500 metroko lasterketa
- 800 metroko lasterketa
- 400 metroko lasterketa
- 400 metroko hesi-lasterketa
- 200 metroko lasterketa
- 100 metroko lasterketa
- 110 metroko hesi-lasterketa
[aldatu] Jauziak
[aldatu] Jaurtiketak
[aldatu] Beste batzuk
- Dekatloia (gizonezkoak)
- Heptatloia (emakumezkoak)
- Triatloia
[aldatu] Txapelketak
- Olinpiar Jokoak
- Munduko Atletismo Txapelketa
- Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa
- Europako Atletismo Txapelketa
- Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketa
[aldatu] Atletak
Euskal Herriko atleten artean aipatzekoak dira Diego Garcia, Martin Fiz, Maite Zuñiga eta Naroa Agirre. Beste europar batzuen artean bestela oso famatuak izan dira Sebastian Coe, Daley Thompson eta Linford Christie britainiarrak, Sergei Bubka ukrainiarra eta Marita Koch alemaniarra, beste hainbaten artean.
Ameriketakoak, Jesse Owens, Bob Beamon, Carl Lewis, Edwin Moses, Florence Griffith eta Evelyn Ashford estatubatuarrak eta Merlene Ottey, Asafa Powell eta Usain Bolt jamaikarrak nabarmentzekoak dira.
Afrikakoak, azkenik, Saïd Aouita eta Hicham El Guerrouj marokoarrak, Paul Koech eta Catherine Ndereba keniarrak eta Haile Gebrselassie eta Kenenisa Bekele etiopiarrak oso ezagunak dira.
[aldatu] Kanpo loturak