Iluvatar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iluvatar (quenyazko ilúve hitzetik, "guztia", eta atar hitzetik, "aita"), Tolkienen legendariumeko izaki bat da, Eäko sortzaile eta jainko bakar bezala. Eru ere deitua da, "Bakarra". Ainulindälen, Silmarillion lanaren lehen zatia dena, Eruk, Ainurrak, Sakratuak, nola sortu zituen eta hauek, Iluvatarrek mundu fisikoa sortzeko erabili zuen musika nola egin zuten kontatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraren hasieran, Iluvatarrek Ainurrak sortu zituen, bere pentsamendutik sortutako izpirituzko izakiak. Musika irakatsi zien, eta, ondoren, kanta handi bat kantatzeko eskatu zien; hau izan zen Ainulindälea edo Ainurren musika. Ainurren Musika amaitu ondoren, Iluvatarrek, ikusgai egin zuen. Ainurrek hain txundituta ikusi zuten ikuskari hura, itzali zenean, benetako bihurtu nahi izan zutela. Ondorioz, Eruk, izatea eman zien ikuskariaren zati izan ziren gauzei, eta hala sortu zuen , Den Mundua, Gar Itzalezinaren boterearen bidez.

Hala erabaki zuten Ainurrek (ondoren, Valar eta Maiarren taldeak osatu zituztenak), Eän sartu ziren, bertako toki zabalei forma eman zieten, eta, ondoren, Arda sortu zuten. Iluvatarren esanaren arabera, hau izango zen etorkizunean, bere semeen, elfo eta gizakien bizilekua, hauen sorkuntzan, Ainurretako bakar batek ere parte hartu ez zuelarik, baizik eta soilik Eruk. Modu berean nanoei, materialki Aulë valarrak sortu zituen arren, Eru izan zen arima eta bizitza independentea eman ziena, eta seme propiotzat hartu zituen.

Eären sortzea eta bere semeen esnatzeaz gain, munduan Iluvatarren partehartze zuzenak ez ziren asko izan, Valarrek gehiago administratzen zutena, bereziki Manwëk, berarekin komunikazio zuzen bat izan zezakeena.

Eguzkiaren Lehen Aroan, Iluvatarrek parte hartzen du, Bereni berpizten uzteko, baita Luthienen elfotar patua, gizakien patuagatik aldatzeko ere. Athrabeth Finrod ah Andrethen, Finrodek, Andrethi, soilik Eruk bete ahal izango duela gizaki jakintsu batzuk diotenez, berak bere semeentzako duen salbazio plana.

Eguzkiaren Bigarren Aroan, Numenortarrek, Eru Iluvatar gurtzen zuten Meneltarma mendian urteko hiru data garrantzitsutan; hau, Gizakien Patua zen heriotzaren ondorioz sortutako desesperazioaren itzalak, gizakiengan eragina izan aurretik eta Sauronen engainupean erori aurretik, Melkor eta iluntasuna gurtzeko konbentzitu zituena. Akallabêth lanean, Iluvatarrek, Valarren alde parte hartzen du Aman konkistatzeko asmoz doan Ar-Pharazôn numenortar erregearen flota suntsitu eta Numenor uhartea hondoratzeko eta Ardari forma borobila emateko, Aman munduko zirkuluetatik kanpo ateraz.

Ezagutzen denaren arabera, munduaren amaiera, azkeneko gudua izango den Dagor Dagoratharen eta Epaiketaren Egunaren ondoren etorriko da, Iluvatarrek, beste Musika Handi bat jo behar dela erabakitzen duenean, non, Ainurrez gain, gizakiek ere parte hartuko duten. Musika honetan ez da desadostasunik egongo -aurrekoan bai egon zen bezala, Melkor Ainu gaiztoa eta bere jarraitzaileen ondorioz- eta, horrela sortuko da Sendatutako Arda, inongo orbanik gabe.