Melkor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Morgoth

Melkor, elfoek Morgoth ("Etsai Iluna") deitua, baita Bauglir (Zapaltzailea), eta Belegurth (Heriotz Handia) ere, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Eän sartu ziren Ainurren artean boteretsuena zen, baina, bere ekintzengatik, bere botereak eta maila galtzen ditu. Melkor izenak, "boterearen jabe dena" esan nahi du. Manwëren anaia zen Iluvatarren pentsamenduan. Tolkienen munduko pertsonaiarik boteretsuena bezala hartzen da, baina, bere ordezkari den Sauron, laster igotzen da mailaz Eguzkiaren Bigarren Aroan, eta Jaun Ilun bezala aldarrikatzen du bere burua, Melkor lotsagarri utziz.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melkor, Silmarillion laneko pertsonaia nagusietako bat eta Ardan, honen sorreratik bertatik gertatzen den ororen pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, guztiek ezagutzen dute, eta asko dira bere beldur, eta izen ezberdinak eman zitzaizkion. Erdialdeko Lurraldean jaso zuen izenik ohikoena, Morgoth izan zen, Fëanorrek eman zion izena. Gainera, Bauglir, Belegurth (Heriotz Handia, Melkorren sindarinezko izena zen Belgûrren nahitazko aldaera) eta Mêlêko izenak ere jaso zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainulindalë[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iluvatarrek Ainurrei musikari buruz hitz egin zienean eta berarentzako musika jotzeko eskatu zienean, bakoitzak, bere zatia interpretatu zuen besteenekin bat eginez, baina Melkorrek bere ahots disonantea altxatu zuen beste guztienen gainetik, eta asko batu zitzaizkion bere musikari. Ainulindalën, Ainurren musikan, Melkor, besteen gainetik hiru aldiz nola altxatu zen kontatzen da, eta, horietako bakoitzean, Iluvatarrek gai ezberdin bat proposatu zuen.

Iluvatarrek, Ainurrei, euren musikarekin sortu zutenaren ikuskaria erakutsi zienean, eta ikuskari horri izaera eman ondoren, (den mundua, Sorrera) zaintzeko lana eman zien, ikusi zutena, Arda erresuma txikian benetako bihur zedin, izarren erdian. Eta Melkorrek, lotsatuta egotearen itxurak egin zituen, eta bere ekintza txar guztiak barkatuak izateko lan handian laguntzen uzteko erregutu zuen, baina, ezkutuan, inbidia zuen, eta soilik Ardako jaun izatea nahi zuen guztia amaitutakoan.

Ardaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela, Ainurrak Ardara iritsi zirenean, Melkorrek gainontzeko Valarrei aurre egin zien, jaun bezala onartu ez zutena, hori, Manwërentzat gordeta zegoen postua baitzen. Gerra egon zen Valarren eta Melkorren artean, eta, eoietan zehar, elfoak iritsi aurretik, Lehenengo Jaioak zirenak, Valarren eta Melkorren arteko gerrek, Ardari forma eman zioten.

Tulkas valarra Ardara jaitsi ondoren, Melkor garaitu zuen, eta Arda utzi zuen, eta, beraz, Valarrek, bakea izan zuten denbora batez. Orduan, Lanparak egin zituzten guztia argiztatzeko, eta Almaren uhartean finkatu ziren, munduaren erdian. Baina Melkor ezkutuan itzuli zen eta Utumnoko gotorleku iluna eraiki zuen Erdialdeko Lurraldearen iparraldean. Ondoren, Lanparak suntsitu zituen eta Valarrek Amanera ihes egin zuten, Valinor sortuz.

Melkorren kateatzea eta Bi Zuhaitzen heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eta, azkenean, elfoak esnatu ziren Erdialdeko Lurraldearen ekialdean, eta, esaten denez, ezagutu zituen lehena, Melkor izan zen, eta, Valarrak aurkitu zituztenean, hasieran beldurra zutela, gauez mehatxatzen zituen itzal beltz batez hitz egiten baitzuten, eta asko desagertu egin zirela. Desagertu ziren elfoetatik, badago usteltze, esklabutza eta tortura bidez, Melkorrek degradatu egin zituela eta orkoen arraza sortu zuela dioenik, Melkorren ekintza guztien artean okerrena, eta, ziuraski, Iluvatarrek gehien gorrotatzen zuena.

Elfoengatik arduratuta, Valarrek Melkor eraso eta preso hartu zuten. Tulkasek bere aurka borrokatu eta garaitu egin zuen. Utumno suntsitu zuten eta Melkor Angainorrekin kateatua izan zen, Aulë valar errementariak eginiko katearekin.

Melkorren kateatzeak, hiru aro iraun zuen, eta, denbora honetan zehar, Elfoak Amanera iritsi ziren eta Valinorren bizi izan ziren Valarrekin batera. Garai hau amaitzean, Melkorrek, damututa egotearen itxurak egin zituen, eta errukia erregutu zuen, eta Manwëk barkatu egin zion eta Amanetik aske ibiltzen utzi zion.

Orduan, Melkor, Eldarren bihotzak irabazten saiatu zen, baina Vanyarrek ez zioten entzun nahi izan, eta Teleriak arbuiatu egin zituen. Soilik Noldorren artean, beti ikasteko preste zeudenak jaso zuen arreta Melkorrek. Eta berak gauza asko irakatsi zizkien, eta gerrari eta armei buruz hitz egin zien, eta Fëanorrek, harro eta Melkorren pozoiarekin pozoitua, bere anaia Fingolfini aurre egin zion. Fëanor erbesteratua izan zen, eta bere aita Finwë berarekin joan zen Formenosera, eta Valarrek gezurraren jatorria zein zen jakin zutenean, Melkorren atzetik joan ziren, baina honek jada ihes egin zuen, jada sortu baitzuen ika-mika Amanen.

Eta, Valinor jaietan zegoela, Melkor ezkutuan iritsi zen, eta, berarekin, izpiritu gaizto bat ekarri zuen, Ungoliant, honengan bere boterearen zati bat jarri zuelarik, eta honek, bi zuhaitzak pozoitu eta lehortu zituen, eta betirako hil ziren, iluntasuna nagusituz. Orduan, Formenosera joan ziren, non soilik Fëanorren aita Finwë zegoen, eta hil egin zuten, eta Melkorrek Fëanorren silmarilak lapurtu zituen, baita betirako galdu ziren beste bitxi batzuk ere.

Erdialdeko Lurreranzko erbestea eta Noldorren gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen berri izatean, Fëanorrek, orain Noldorren erregea zenak, Melkorren aurka mendekatuko zela zin egin zuen, eta Morgoth izena eman zion, "Munduko Etsai Beltza" esan nahi duena, eta Valinorretik erbesteratu zen, Morgoth, erdialdeko lurraldera jazarriz.

Noldor asko joan ziren bere ondoren, eta hondamena iritsi zen Erdialdeko Lurraldera. Han bizi ziren Sindar elfoek, itzala nola itzultzen zen ikusi zuten. Noldorrek, gerra egin zuten Morgothekin, eta Fëanor hil egin zen. Baita Fingolfin, Finrod, Fingon eta Fëanorren semeetako asko ere, eta, azkenean, baita Sindarren erregea zen Thingol ere.

Munduaren aro honetan, eguzkia eta ilargia agertu ziren, eta Gizakiak iritsi ziren, Bigarren Jaioak, Jarraitzaileak, eta, Elfo eta Gizakiengandik, Eärendil jaio zen, Valinorrera joan zena bi arrazen izenean barkamen eske. Orduan, Valarrak, Erdialdeko Lurraldera itzuli ziren, eta Angband, Melkorren gotorlekua eraso zuten, eta hau handik irtetzera behartu zuten, berriz kateatua izan zelarik. Oinak eta eskuak moztu zizkioten eta Ardatik Denborarik gabeko Hutsera erbesteratu zuten, eta munduaren amaierararte ezingo da sekula gehiago itzuli.

Hala ere, Melkor mundutik erbesteratua izan zela egia bada ere, mundua bete zuen gaizkiak (beragan jatorria duena) garai guztietan eta sortutako gauza guztietan jarraitzen du, eta fruitu ilunak ematen jarraituko du munduaren amaierararte.