In Search of a Midnight Kiss

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:36, 22 urtarrila 2016

In Search of a Midnight Kiss (euskaraz Gauerdiko Musuaren Bila) 2007ko Alex Holdridge estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilearen amodiozko komedia filma independientea da. 2007ko Tribecako Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Wilson (Scoot McNairy) Los Angeles hirira ailegatu berri den depresioak jota eta bere bizitza osoko urterik zorigaiztokoena bizi izan duen 29 urteko gaztea da: bere neskalagunak laga zuen, hirira etortzeko Arizona auto istripua izan eta bidaia erdian gelditu zen, gainera, hirira ailegatu bezain azkar lapur batek bere gidoiak gordetan zeuden ordenagailua ohostu zion. Honela bada, lanik gabe, lurjota, eta Urtezaharra iristear dagoelarik, bakarrik, bikoterik gabe eta gauerdiko musurik emango ez dion inor ez du, horregatik bere pisukide eta adiskidemina den Jacobek (Brian McGuire) Craigslist deritzon webgunean neskaren bat ezagutzeko iragarkia jar dezan konbentzituko du. Handik denbora gutxira Vivian (Sara Simmonds) izeneko Texaseko neska bitxi baten telefono deia jasoko du, Urtezahar gaua gizon "egokiarekin" iragateko erabaki irmoa duen emakumea. Biak elkar topatu eta eguna aurrera doan einean elkar ezagutuz joan eta heuren bizitzako gau berezienetako bat biziko dute.

Aktoreak

Kanpo loturak