Gabonzahar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gabonzaharreko ospakizuna, 1953 urtean Alemanian.

Gabonzaharra, gabonzahar-gaua edota urtezahar-gaua urteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.

Gabonzaharreko ospakizunak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gabonzahar-gauean oturuntza egin ohi da gaueko 12ak baino lehen. Gaueko 12ak jotzean, Hego Euskal Herrian hamabi mahats-ale jan ohi ditu jendeak, banan banan eta irratiz edo telebistaz igortzen diren kanpai-kolpeak jarraituz;
  • urtezahar egunean ugari dira Euskal Herrian zehar ospatzen diren San Silbestre lasterketak;
  • urteberri egunean ohizkoak dira mendizaleek egiten dituzten igoerak: besteak beste Adarra mendira Gipuzkoan, Gorbeiara Bizkaian eta Zaldiaranera Araban.
  • Iruñean, Getxon eta Trintxerpen, ohikoa da jai giroan kalera mozorroturik ateratzea.[1]
  • Beran, haurrak urtezahar egunean "glin-glanka" ateratzen dira, "glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman" abestuz etxez etxe. Helduek, beriz, Diostesalbeka egiten dute.[1]
  • Urdiainen urarekin ospatzen da urte berriaren etorrera. Herritarrak iturriaren inguruan bildu eta pitxarrekin banatzen dute.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]