In dubio pro actione

Wikipedia, Entziklopedia askea


In dubio pro actione printzipioa administrazio-zuzenbidearen hatsarre edo printzipio bat da, eta lege edo arau bat interpretatzerakoan zalantzarik izanez gero, administrazioak edo epaileak ekintzaren alde, administratuaren alde, jokatu behar duela esan nahi du. Administratuaren aldeko berme gisa eratzen da hatsarre hau, Administrazioa behartuta baitago betiere araua administratuaren alde interpretatzera.

In dubio pro actione printzipioa prozedurazko ekonomiaren printzipioari lotuta dago. Printzipio horren arabera, baldintza formalak malgutasunez bete behar dira, eta lehentasuna ematen zaie funtsezko gaiei prozedurazko gaiei bainoago. Esate baterako, forma-inguruabarren bat zehatz-mehatz ez betetzeak ezin du automatikoki ekarri errekurtsoa ez onartzea. Administratuari bakarrik aplikatu behar zaio, ezerk ez baitu justifikatzen Administrazioa ordenamendu juridikoak eskatzen dituen formalitateak betetzetik salbuetsita geratzea. Forma hutseko akats baten aurrean, epaileak edo Administrazioak sakoneko ebazpena hartu beharko du akzio bat itzuli baino lehen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.