Ipurditik ahora

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ipurditik ahora (ingelesez: ass to mouth, ATM edo A2M) pornografia industriako jargoiko termino bat da zeinak uzki-sexuaren ondoren aho sexura pasatzea deskribatzen baituen. Batez ere, zakil tentea sexukidearen uzkitik atera bezain laster kidearen ahora edo beste norbaiten ahora eramatean datza.

Osasun kezkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipurditik ahora pasatzearen hartzaileak uzkian egondako zakil edo objektu bati felazioak egiten badizkio, osasun-arriskuan egon daiteke. Arriskuetako bat digestio-traktuan asaldurak agertzean datza; hau da, ondestetik ahora eta goi digestio-aparatura heste-flora normala sartzea. Hartzailearen uzkiko eta ondesteko eremua gonorrea bezalako sexu-transmisiozko gaixotasun batez kutsatuta balego, infekzioa pertsona horren ahora edo eztarrira transmititzeko arriskua legoke. Hesteetako parasitoak eta beste organismo batzuk ere kutsa litezke gorotzen bidez.

Horrenbestez, sexu-transmisiozko infekzioak eta parasitoak transmititzeko arriskua oso handia da kutsatutako pertsona baten gorotz-partikulak kutsatu gabeko baten ahora transmititzen direnan.

Industria pornografikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria pornografikoko antzezleek enemak erabili ohi dituzte uzkiak garbitzeko uzki-sexuko eszenak egin aurretik. Hala ere, enemek bakarrik gorotz-partikulak garbitzeko balio dute, eta ez dituzte sexu-transmisiozko gaixotasunen kutsatzea prebenitzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]