Iritzi konparatiboaren legea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iritzi konparatiboaren legea Louis Leon Thurstone ikertzaileak estimuloen neurketari buruz garaturiko eredu bat da, Thurstone eskala garatzeko erabilitakoa. Thurstoneren arabera, estimuloek (soinu bat edo inkestatuak baloratu beharreko galde sorta bateko baieztapen bat) erreakzio desberdinak izaten dituzte subjektu berdinaren eskutik une desberdinetan. Suposizio hauekin, erreakzioa une jakin batean banaketa normalaren araberakoa dela eta a eta b estimuloen arteko eskala-diferentzia honela kalkulatzen dela ezartzen ditu:

s(a)-s(b)=z_{ab}\sqrt{\sigma_a^2+\sigma_b^2-r_{ab}\sigma_a\sigma_b}

non z_{ab} a estimuloaren eskala neurria b estimuloarena baino handiagoa izateko probabilitatea, \sigma^2_a,\ \sigma2_b bi estimuloen eskala-neurrien bariantza eta r_{ab} bi estimuloen eskala-neurrien arteko korrelazio koefizientea den. Laburtzeagatik eta eredua aplikatu ahal izateko, bariantzak 1 direla eta bi estimuloen eskala-neurrien arteko korrelazioa 0 dela suposatzen dira, azkena nahiko baldintza hertsia den arren:

s(a)-s(b)=z_{ab}


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.