Korrelazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatistikan, korrelazioa bi aldagai koantitatiboen arteko erlazioaren norabideaz eta sendotasunaz aritzen da. Azpimarratu behar da korrelazio estatistikoa ez dela erlazio zehatz eta finkoa, joerazkoa eta aldakorra baizik. Bi aldagai baino gehiagoren baterako korrelazioa ere azter daiteke (ikus Korrelazio anitza).

Lehenengo sakabanatze diagramak korrelazio ahula edo koerlaziorik eza erakusten du. Bigarrenak korrelazio lerromakurra erakusten du. Hirugarrenak eta laugarrenak korrelazio lineala erakusten dute, sendoa bi kasuetan, baina hirugarrenean korrelazioa positiboa eta laugarrenean negatiboa.

Korrelazioaren norabideari buruz, aldagai batek gora egitean, besteak ere eskuarki gora egiten duenean, korrelazioa positiboa edo zuzena dela esaten da. Aitzitik, aldagai batek gora egitean, besteak behera egiten badu berriz, korrelazioa negatiboa edo alderantzizkoa da.

Korrelazioaren sendotasunari buruz, korrelazioa sendoa izan daiteke, aldagaiak lotzen dituen joera nahiko zehatza denean, edo ahula, aldagaien arteko joera lausoa eta oso gutxi gorabeherakoa denean. Bi aldagaien arteko korrelazio erabatekoa ere izan daiteke, bi aldagaiak erlazio edo funtzio zehatz baten arabera guztiz lotuta daudenean.

Korrelazioa lineala ere izan daiteke, bi aldagaiak lotzen dituen erlazioa zuzen baten araberakoa denean, edo lerromakurra, zuzen baten araberakoa ez denean.

Korrelazio neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrelazio linealerako neurriak bakarrik daude eskura estatistikan, korrelazio lerromakurraren azterketa koantitatiboa ebazkizun konplexua baita. Hauek dira gehien erabiltzen direnak:

Korrelazioa eta kausaltasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldagaien artean korrelazio sendoa izateak ez du esan nahi batak bestearen kausa denik. Adibidez, egun ezberdinetarako izozki salmentak eta heriotza kopurua jaso ondoren, korrelazio sendoa eta positiboa antzematen bada, ezin da ondorioztatu izozki kontsumoak heriotza tasak handitzen duenik. Sasi-arrazoi hau Cum hoc ergo propter hoc latinezko esaldiaz (euskaraz: Honekin batera, beraz honengatik) izendatu ohi da.

Kausalitaterik gabeko korrelazio sendoa kointzidentzia hutsagatik edo zeharkako eragile edo kausa anitzengatik gerta daiteke.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrelazioa elementu multzo baten bi sailkapen ezberdinen arteko adostasuna neurtzeko erabil daiteke, adostasun neurriak baliatuz. Adibidez, bi epailek 6 gazta ezberdin ordenatzen dituztenean kalitatearen arabera, sailkapenean zenbateraino dauden ados aztertzeko erabil daiteke.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: korrelazio .