Irlandako Gosetea (1740-41)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


1740-1741eko Irlandako Gosetea (irlanderaz: Bliain an Áir, «Sarraskiaren Urtea») Irlandako Erresuman gertaturiko gosete bat izan zen, 1845-1852ko Gosete Handiaren antzerakoa. 1840ko gosetean ez bezala (izurrite baten eta gobernuaren lege zorrotzen ondorioz gertatua), 1740-1741eko gosetea urte haietako hotz handiaren eta euriaren ondorioa izan zen, uzta txarrak ekarri zituena. Hotza eta haren ondorioak Europa osoan zehar zabaldu ziren, eta gaur egun 1400-1800 urteetan luzatu zen Izotz Aro Txikiaren azken hotz boladatzat jotzen da.