Isakar
Wikipedia(e)tik
Isakar edo Yissachar (izenak "saria" esan nahi du), Itun Zaharrean, aitalehen hebrearra den Jakoben eta honen emazte Laearen bederatzigarren semea da, bere izena daraman Israelgo tribuaren sortzailea[1]. Flavio Josefo historialari judutarraren arabera, Isakarren lurraldea, Karmelo menditik Jordaneraino hedatzen zen luzetara, eta Tabor mendiraino zabaletara.