Jakob

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jakob 
Biblia saileko pertsonaia
Jakob

Gustave Doréren Jakob aingerua borrokatzen


Sexua Gizona
Jaio K. a. 2000 inguru
Kanaan
Hil K. a. 1853 inguru
Egipto
Ezkontidea Lea eta Rakel
Senideak Isaak eta Rebeka (gurasoak)
Seme-alabak Hamabi
Lanbidea Patriarka

Hasieran Jakob[1] (hebreeraz: יַעֲקֹב, Yaʿakov, "orpotik helduta") eta gero Israel (hebreeraz: יִשְׂרָאֵל, Yisraʾel; arabieraz: إِسْرَائِيل, Isrāʾīl; "Jainkoa borrokatzen duena") Biblian agertzen den israeldarren hiru patriarkaren bat da, Isaak eta Rebekaren semea eta Israelgo hamabi tribuen arbasoa izan zena.

Hasierak Jakobek hamabi seme izan zituela dio, gero israeldarren arbasoak izango zirenak:

« Hamabi izan ziren Jakoben semeak. Learen semeak Ruben, Jakoben lehen-semea, Simeon, Lebi, Juda, Isakar eta Zabulon izan ziren. Rakelen semeak, Josef eta Benjamin. Rakelen neskame Bilharen semeak, Dan eta Neftali. Learen neskame Zilparen semeak, Gad eta Axer. Hauek dira Jakobi Mesopotamian sortu zitzaizkion semeak.  »

Hasiera 35:22,26

Kanaanen lehorte handia zegoenez, Egiptora joan zen (non Josef bere semea erregeordea zen). Bertan hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakob Aldatu lotura Wikidatan